Goalball: Ikusteko desgaitasunarekiko sentsibilizazioa
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Esketa Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izena ematea, online.

Deskribapena

Goalball berariaz itsuentzat edo ikusmen ezintasuna dutenentzat sortutako kirol paralinpiko bakarra da. Pilotaren ibilbidea antzemateko entzumena erabili beharra dago, baloiak barruan kriskitinak baitaramatza. Hori dela eta, espazioan orientatzeko gaitasun handia eskatzen du, baloia harrapatu, zelaian estrategikoki kokatu eta jaurtitzeko. Jokalariek mozorro opakuak daramatzate, parte-hartzaileen ikuspen eza irudikatzeko.

Goalball praktikatuz, ikasleak ikusmen urritasunaren mundura hurbilduko dira, eta oso ikuspegi praktiko eta erreala jasoko dute itsuen munduaz eta ikusmen urritasunaz oro har. Ikasleei kolektibo honek bere egunerokotasunean aurkitzen dituen zailtasunak ezagutaraziko zaizkie desaigasun egoereikiko jarrera enpatikoa gara dezaten.

Era berean, ikusmenaren zaintzan eta ikusmen arazoen prebentzioan eragin nahi da Itxaropenak prestatutako Ikusmenaren Higienerako Aholkuak materialak erabiliz.

Jarduera atal bitan banatzen da: lehenengoa teorikoa, zeinean ikusmen urritasuna, ikusmen murriztua daukaten pertsonentzako laguntza, Goalball kirolaren oinarriak eta ikusmenaren higiene egoki baterako aholkuak azalduko diren ikasleentzat erakargarriak diren ikus-entzunezko materialen bidez. Bigarrena praktikoa, sei pertsonetako txandak antolatuz Goalball kirola jolasten da.

Balioak

Gizalegea, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Ikasleek dibertsitate funtzionalarekiko eta zehazki ikusmen desgaitasunarekiko enpatia ahalmena garatzea.
  • Kirolaren bidez ikasleei ikusmen desgaitasunera hurbiltzea.
  • Ikusmen ezindu baten aurrean zuzen eta elkartasunez jokatzeko modua irakastea.
  • Begi-higieneko ohitura errazak aurkeztea, begien osasuna zaindu eta begi patologiei aurrea hartzeko balio dutenak.
  • Lankidetza eta talde-lana sustatzea eta helburu komunak lortzeko duen balioaz ohartzea.

Hartzaileak

DLHko 5. eta 6. mailako ikasleak

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxeetan bertan. Ikus-entzunezko gela eta kiroldegia behar dira.
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
  • Iraupena: ordu ta erdi.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordainketa: ez.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: Itxaropena, Arabako Ikusmen Urritasuna duten pertsonen elkartea.
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz. 945 16 16 16, luzp.: 6522. zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: