Gustuko dugu jende ezberdina
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Esketa Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izena ematea, online.

Deskribapena

Jarduera DLHko 3. eta 4. mailako ikasleentzat da, maila horietan lantzen dutelako burmuinaren funtzionaltasuna, mugimendua, lokomozio-aparatua, zentzumenak..., Une egokia garun-paralisiaz eta ondorioez hitz egiteko.

Horretarako, parte-hartzeko hitzaldiez gain, ikus-entzunezko materiala erabiliko da laguntza teknikoak, komunikazio alternatiborako panelak, kirol egokitua zer den erakusteko. Jarduera talde bakoitzaren beharren arabera moldatuko da.

Balioak

Gizalegea, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Ezintasuna, garun-paralisia eta antzeko gaixotasunak ezagutaraztea, sortzen dituzten egoeraz sentsibilizatzea eta irudi positiboa ematea.

Hartzaileak

DLHko 3. eta 4. mailako ikasleak

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan.
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
  • Iraupena: 45 minutu.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordainketa: ez.
  • Saioa egiten den bitartean gelan irakaslea egotea ezinbestekoa da.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: ASPACE- Garun paralisia dutenen Arabako elkartea.
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz. 945 16 16 16, luzp.: 6522. zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: