Udaleko hezkuntza jarduerak - Jar zaitez haien lekuan, jolasten
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta aniztasuna
Deskribapena
Ipuin-kontalaria eta lantegi ludiko-lankidetzazkoa.
Hiru pertsonaia -hiru animalia- aurkeztuko dira, eta haiei buruzko hiru kondaira, marrazkiaz lagunduta. Gizakien ezaugarriak dituzten hiru animalia dira: galeper migratzaile ausart bat, bufalo hiperaktibo bat, eta arautik ateratzen den sorgin-orratza, zailtasunez betetako trantsitoa egingo dute eta beren ahaleginari eta beste animalia batzuen laguntzari esker lortuko dute. Pertsonaien istorioen bitartez pertsonen aniztasunarenganako enpatia pizten da.
Kontakizunen ondoren, parte-hartzaileek errepresentazio jolasaren bitartez, pertsonaien bizitza irudikatuko dute.
Balioak
Gizalegea, ekitatea, inklusioa.
Helburuak
- Pertsonen aniztasunarekiko enpatia garatzea.
- Elkarlana eta talde-lana sustatzea.
Hartzaileak
DLHko 2. mailako ikasleak.
Antolakuntza
- Lekua: jarduera ikastetxean bertan egingo da, gela handi batean.
- Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia.
- Iraupena: ordu eta erdi ordu gutxi gora behera.
- Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar.
- Ordainketa: ez.
- Saioa egiten den bitartean gelan irakaslea egotea ezinbestekoa da.
- Oharrak: izena-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
- Harremanetarako: Jone Lauzurika. 945 16 16 16, luzp.: 6523. / jlauzurika@vitoria-gasteiz.org.
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Bizikidetza eta Aniztasuna
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.