Udaleko hezkuntza jarduerak - Jar zaitez haien lekuan

Bizikidetza eta aniztasuna

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Bizikidetza eta Aniztasuna

Izena eman online

Deskribapena

Jarduera artistiko eta sortzailea; ikasleek labirinto batean barrena bidaiatuko dute, eta lau pertsonaiaren bizitzak ezagutuko dituzte. Oso pertsonaia ezberdinak dira, eta haien bizitzetatik abiatuz jendearekin enpatizatu ahalko dugu: orientazio sexual, identitate sexual, genero-adierazpen edo/eta genero-identitate ezberdina dutenak, desgaitasun egoeran daudenak. Pertsona horiek guztiak migratzaileak dira. Lau kontakizun laburrek eta pertsonaien tamaina handiko lau marrazkik aurkezten dizkigute, topiko eta aurreiritzietatik urrun. Amaitu gabeko lau istorio dira, eta pertsonaiaren larruan sartzeko eta enpatiak iradokitako amaiera idazteko gonbita.

Irudi eta kontakizunen labirintoaren irteeran ispilu handi bat dago, eta bertan geure burua ikusiko dugu, guztiok garelako migratzaileak, edo izan gaitezkeelako une jakin batean. Azken batean, bizitzea egokitu zaigun denboran, migratzaileak gara espazioan. Erakusketa-lantegiak estereotipoek eta zurrumurruek bizikidetzan eragin ditzaketen kalteez sentsibilizatu nahi du, eta jarrera xenofobo eta homofoboei eta oro har ezberdinarekiko gorrotoari aurrea hartu nahi die, tresna gisa enpatia sustatuz.

Giza eskubideen eta kulturen zein ezberdinen artean normaltasunez bizitzearen defentsarekin konprometituta dauden bertako zenbait artistak landu dituzte irudiak eta kontakizunak.

Balioak

Gizalegea, ekitatea, inklusioa.

Helburuak

  • Enpatia eta aniztasunaren kultura garatzea.
  • Migratzaileak eta beste gutxiengo batzuk beti egoera negatiboekin identifikatzen dituzten topikoak eta aurreiritziak baztertzea.
  • Sormena eta irakurketarekiko zein idazketarekiko interesa sustatzea.

Hartzaileak

DBHko eta DBHOko ikasleak eta beste talde batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxeetan bertan.
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearkin batera egutegi eta ordutegia.
  • Iraupena: ordu ta erdi gutxi gora behera.
  • Hizkuntza: euskara edo gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordainketa: ez.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Antolatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Harremanetarako: Jone Lauzurika. 945 16 16 16, luzp.: 6523./ jlauzurika@vitoria-gasteiz.org.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.