Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Gu ere bertsotan Gasteizko Ikastetxeetan

Educación artística y audiovisual
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza

Izen-emateko orria Jaitsi, bete eta bidali helbide honetara infocultura@vitoria-gasteiz.org

Azalpena

Bertsolaritza tailerra eskola ordutan.

Kurtsoan zehar emanaldiak prestatu eskolan bertan edo beste ikastetxea batekin topaketa batean gauzatzeko. Eta gelaz gelako bertso bilduma ikasturte amaieran.

Bertsolaritza ikuspegi globalizatzaile batetik planteatuta, 4 arlo lantzen dira: Hizkuntza, Kultura, Musika (ahotsa) eta Trebetasun Pertsonalak eta Sozialak. Horien bidez hainbat gaitasun eta balio lantzen dira, Sormena, pentsamendu kritikoa, jendaurrekotasuna, kantakera, komunikaziorako gaitasuna, kultura ezagutu eta parte hartzeko grina eta entzute aktiboa besteak beste.

Balioak

Sormena, Identitatea

Helburuak

  • Bertsolaritza den kultur adierazpidearekiko oinarrizko ezagutza izatea .
  • Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia garatzea.
  • Jende aurreko emanaldi bat burutzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea eta egoki baliatzea.
  • Taldean harreman onak sustatzea.
  • Bertsozaletzea eta euskararekiko jarrera positiboa izatea.
  • Ikastetxean/hirian bertsozaletasuna eta bertsolaritza sustatzea .

Hartzaileak

Lehen Hezkuntzako goi zikloa. D-eredukoak. 5. maila.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean bertan, ikasgelan.
  • Egutegia: Izen ematea: irailaren 9tik 23ra bitartean.
  • Ordutegiak zuzenean adostuko dira Arabako Bertsozale Elkartearekin.
    Klaseak urrian hasiko dira.
  • Ordutegia: eskola orduen barruan.
  • Iraupena: Hamabost ordu talde bakoitzarekin
  • Materialak: "Gu ere bertsotan" testu liburua.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 33 talde
  • Hizkuntza: Euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena-ematea: Eskaera Gasteizko udalean egin behar da 2021eko irailaren 20a baino lehen.
  • Ordaintzekoa: bai. Talde bakoitzeko 150 euro + materiala (78 euro gelako urte osorako plataforma digitalerako eta ikasleen liburuak 5 euro aleko eta ale bana ikasleko)

Eskabidea

  • Harremanetarako: Kultura Zerbitzua
  • Telefonoa: 945 16 12 68
  • E-posta: infocultura@vitoria-gasteiz.org

Antolatzailea:

Arabako Bertsozale Elkartea(Beste leiho batean irekiko da)

Arabako Bertsozale Elkartea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.