Bizikidetzarako errezetak
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea

Bizikidetza eta aniztasuna

Esketa Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izena ematea, online

Deskribapena

Jarduera hau hiru prestakuntza-saiotan egingo da, ikasleekin eta taldearen arduradun den irakaslearekin. Parte-hartzea bultzatuko da saio guztietan, eta taldearen adinaren eta ezaugarrien arabera egokituko dira metodologiak.

  • Bizikidetzarako errezetak programaren aurkezpena. Haur migratzaileak eta iheslariak gaiaren aurkezpena: testuingurua, funtsezko kontzeptuak argitzea, dinamika parte-hartzaileak eta mundu osoan milioika haur tokialdatzea eragiten duten kausa nagusien inguruko gogoeta.
  • Haur migratzaile eta iheslarien benetako historiak ezagutuko ditugu, bai Save the Childrenen materialen bitartez, bai ikasgelako edo taldeko kideen kontakizun pertsonalen bitartez. Zer da bizikidetza, eta zergatik da horren garrantzitsua? Zer balio dira garrantzitsuak bizikidetzarako? Ezagutu egingo ditugu eta haien inguruan gogoeta egingo dugu.
  • Janaria prestatzera! Ikasleek bizikidetzarako beren errezetak egingo dituzte. Horretarako, Save the Childrenek eta Basque Culinary Centerrek prestatutako zerrenda bat izango dugu: bizikidetzarako balioak eta sukaldaritzako osagaiak batu dituzte. Debatea, gogoeta, sormena eta prestakuntza propioa.

Bizikidetzarako errezetak egiteko, ikasleen familien laguntza izango dugu; ikasgelan errezetak zehaztu ondoren, etxean prestatuko dituzte errezetak, talde txikietan.

Balioak

Bakearen kultura, inklusioa, elkartasuna.

Helburuak

Ikastetxeetako irakasleak, zuzendaritza taldeak eta ikasleak prestatzea, informatzea eta sentiberatzea hainbat testuingurutako migrazio-mugimenduen kausei eta ondorioei buruz, haur migratzaileen eskubideak babestera zuzenduz arreta nagusia eta Euskadin aniztasunean bizitzeko ikuspegitik.

Hartzaileak

DLHko 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean.
  • Egutegia: ikastetxe bakoitzak nahiago dituen egunak eta orduak adierazi ahalko ditu, eta gero hitzartu eta zehaztu egingo da aukeren arabera. Ikastetxe bakoitzarekin adostuko dira emanaldien egun eta orduak.
  • Iraupena: ordubete saio bakoitza.
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da
  • Ordainketa: ez.
  • Taldearen irakasleak edo arduradunak saio guztietan parte hartu behar du.
  • Oharrak: izen-emateak plazak baino gehiago izanez gero, Bizikidetza eta Aniztasuna Zerbitzuak esleitzeko irizpideak ezarriko ditu.

Informazioa

  • Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila; Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: Save the Children.
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz. 945 16 16 16 luzp.: 6572. zsanz@vitoria-gasteiz.org.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: