Bideo-jokoak eta Giza Eskubideak lantzeko baliabideak
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Deskribapena

Irakasleei ikasgelan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala azaltzeko laguntza emateko, Fernando Buesa Fundazioak hainbat baliabide aurkezten ditu.

Erakusketa: Giza Eskubideen aldeko tira

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikuluen inguruko erakusketa, gida didaktikoa ere eskuratu daiteke - Guía Didáctica LaTiraDDHH(Beste leiho batean irekiko da) pdf analisia eta eztabaida gidatzeko eta bi formatu ezberdinetan bisitatu daiteke:

ikonourdina Erakusketa fisikoa: Giza Eskubideen aldeko tira ikastetxean bertan bi astez jartzeko, formatu txikiko 30 biñeta grafikoz osatuta (29,5x42cm).

Aldez aurretik izena eman behar da. Lotura Izena ematea: irailaren 6tik aurrera. Izena ematea

ikonourdina Museo birtuala: Giza Eskubideen aldeko tira(Beste leiho batean irekiko da) online

Giza Eskubideen inguruko Bideo-jokuak

ikonourdinal "Bloggers of Concordia" Bideo-jokoa"(Beste leiho batean irekiko da) online

Gazteei abentura birtual bat proposatzen zaie, bere bizitzarekin lotura zuzenagoa duten Giza eskubideen Adierazpenaren artikuluen edukia ezagutzeko, egunerokotasunean sortzen diren gatazken bidez, ikasitakoa beren esperientzia pertsonalarekin lotzen.

Lau kapitulu daude eskuragarri Giza Eskubideen Adierazpenaren bost artikuluekin lotuta:

- Erlijo askatasuna - 18. artikulua

- Diskriminazioari stop! - 2. artikulua

- Amodio madarikatua - 1. artikulua

- Asilo-eskubidea - 14. artikulua

- Izua sarean - 3. artikulua - BERRIA

ikonourdina "Manrais" Bideo-jokoa(Beste leiho batean irekiko da) online

Giza Eskubideetan oinarritutako jokoak bederatzi maila dauzka. Jokoaren garapenean protagonistek sortzen diren egoerak gainditu beharko dituzten, beraien adimena erabiliz, eta aurrera egin ahala, mini-joko batzuk desblokeatuko dira (Jelly snakes, Arkan blocks...). Bideo-jokoaren gida didaktiko bat dago Manrais gida didaktikoa(Beste leiho batean irekiko da) pdf irakasleek eduki guztien berri izateko, eskolaka planifikatu eta ikasleak material digital horrekin bideratu ahal izateko.

Balioak

Gizalegea, sormena, bakearen kultura, ekitatea, identitatea, emakume eta gizonen arteko berdintasuna.

Helburuak

  • Irakasleei ikasgelan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala azaltzeko laguntza ematea.
  • Eskolarekin eta familiarekin elkarlanean aritzea Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean oinarritutako balioak trasmititzeko.
  • Gazteei baliabideak eskaintzea Giza eskubideak betetzen ez direnean edo urratzen direnean konturatu daitezen eta irizpideak eta iritziak garatzeko gauza izan daitezen.

Hartzaileak

DLHko 5. eta 6. mailako eta DBHko ikasleak, gurasoak, irakasleak, beste talde batzuk

Antolamendua

  • Erakusketa fisikoa jartzeko ikastetxean leku egokia behar da. Gehienez bi aste egongo da ikastetxe bakoitzean.
  • Online ekintzak, libre.
  • Ekintzen jarraipena egiteko, amaitzean ondorengo galdetegia(Beste leiho batean irekiko da) betetzea eskatzen da eta info@fundacionfernandobuesa.com helbidera bidaltzea.
  • Hizkuntzak: Euskaraz edo gaztelaniaz. Eduki batzuk ingelesez eta frantsesez eskuragarriak dira.

Informazioa

  • Antolatzailea: Fernando Buesa Fundazioa
  • Koordinatzailea: Alkateratzearen eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz. 945 161616 luzp.: 6522. zsanz@vitoria-gasteiz.org
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: