Martxoak 3 Memoriala
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2019-2020 ikasturtea -

Bizikidetza eta aniztasuna

Esketa Izena ematea: irailaren 6tik 27ra. Izena ematea, online

Deskribapena

1976ko martxoak 3ko gertaerak testuinguruan kokatu eta ezagutarazteko, egun hartan Gasteizen gertatutakoaren inguruan eztabaidatu eta hausnarketa kritiko bat egiteko asmoz Martxoak 3 elkarteak jarduera didaktiko hauek proposatzen ditu ikastetxeetan jorratzeko. Ikastetxe edo talde bakoitzak interesatzen zaizkion jarduerak egin ditzake (bat, bi ala hirurak).

ikonogorria Martxoak 3 memoriala, bisita: Zaramagako auzoan zehar gida batek lagundutako audiogidatutako bisita bat da. Martxoak 3ko gertaeran aipagarriak diren lekuetan zehar egiten den denboran bidaia da. M3M memorialak artea, kontakizuna, ahotsa, hitza, bideoartea eta instalakuntza artistikoak erabiltzen ditu Gasteizko Zaramaga auzoa memoriaren museo bihurtzeko, Txaro Arrázola, Marta Gil, Veronica Werckmeister, Sandra Santos eta Irantzu Lekue artisten lanekin. Bisitak 2 ordu irauten du eta Juan Ibarrondok idatzitako kontakizun dramatizatua entzuteko aukera ematen du . Informazio osagarria(Beste leiho batean irekiko da)

ikonogorria Solasaldia: Martxoak 3 Elkarteko jarduera didaktikoen arduradunak ikasleekin zuzenean hitz egiteko aukera izango du, baita aurreko jardueretan sortutako zalantzak argitzeko ere. Helburua honakoa da: iritziak elkartrukatu eta hausnarketa kritikoan sakontzea. Solasaldi horietan Martxoak 3 elkarteak eskura dituen ikus-entzunezko euskarriak erabiliko dira.

ikonogorria Unitate didaktikoak: DESKARGATU(Beste leiho batean irekiko da) 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertaera historikoa ikasgeletara hurbiltzen dute eta berau aztertzeaz gain, hatarago doan Euskal Herriko trantsizio prozesuaren garrantzia aztertu nahi dute, betiere oroimen historikoaren ikuspuntutik. Unitate Didaktikoak ikastetxeko irakaslegoak landu beharko ditu Martxoak 3 elkarteko jarduera didaktikoen arduradunaren aholkularitzarekin.

Balioak

Gizalegea, bakearen kultura, identitatea.

Helburuak

  • Estatu espainoleko eta Euskal Herriko trantsizioaren eta demokraziaren inguruan norberak dituen ideiak kritikoki eztabaidatu eta berrikustea.
  • 1976ko martxoaren 3ko gertaerak beren testuinguruan kokatzea eta demokraziarako trantsizio prozesuan jazotako gertaera historiko moduan identifikatzea.
  • Trantsizioaren prozesu nagusiak eta gertaera ezberdinen arteko erlazioa ulertzea eta haien zergaitiak eta testuinguru politiko hurbil eta/edo urrunetan dituzten eraginak aztertzea.
  • 1976ko martxoaren 3ko gertaeren inguruan hausnartzea.
  • Informazio historikoa bilatu, bildu eta lantzea.
  • Ikaslegoarengan talde lana sustatzea.
  • Bizikidetza, begirunea eta ikasleen garapen pertsonala bultzatzea.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4. mailetako eta DBHOko ikasleak, irakasleak, gurasoak eta beste talde batzuk.

Antolamendua

  • Lekua: Unitate Didaktikoak eta Solasaldia: ikastetxean bertan (proiektorea, ordenagailua eta soinua behar dira), Memorialera bisita: Zaramaga auzoan, Martxoak 3 elkarteko egoitzan hasi eta San Frantzisko elizan amaitzen da.
  • Egutegia: eskaera onartu ondoren zehaztuko da ikastetxearekin batera egutegi eta ordutegia
  • Iraupena: Unitate Didaktikoak: 2-5 saio, Memorialeri bisita: 2 ordu inguru eta Solasaldia: ordubete inguru
  • Hizkuntza: euskaraz edo gaztelaniaz.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: aldez aurretik izena eman behar da.
  • Ordainketa: ez.
  • Oharrak: bisitarako taldeetan gehienez 30 pertsona eta gutxienez 10 pertsona izango dira. Ikastetxeetako taldeekin irakasle batek joan beharko du.

Informazioa

  • Koordinatzailea: Alkatetzaren eta Erakunde Harremanen Saila, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua.
  • Kolaboratzailea: Martxoak 3 Elkartea
  • Harremanetarako: Zuriñe Sanz. 945 16 16 16, luzp.: 6522. zsanz@vitoria-gasteiz.org
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: