Instalazioen eta Kontratu Kudeaketaren Zerbitzua

Zerbitzuburua: Óscar Covela.

Telefonoa: 945 16 14 69

Helbidea: Oreitiasolo kalea 7, 01006 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Udal-instalazioen arloan indarrean dagoen araudi aplikagarria egokitzea eta betetzen den zaintzea.
  • Udal-eraikinetako instalazioen kudeaketa kontratatzeko dosierrak landu eta ebaztea.
  • Udal-eraikinetako instalazioak kudeatzeko kontratu bakoitzean ezarritako helburuen betetze osoaren jarraipena, ikuskapena eta kontrola egitea.
  • Instalazioak hobetzeko edo modernizatzeko behar diren proiektuak landu, idatzi eta zuzentzea, eta behar diren txosten teknikoak egitea, instalazioen esparruaren barruan.
  • Udal-eraikin berriak eta lehendik daudenetan egindako funtsezko aldaketak hartutzat jotzea, berriak mantentze-lanetan sartzeko.
  • Igerilekuetan autokontrolerako eta legionelosiaren prebentziorako planen jarraipena landu eta egitea.
  • Instalazioen mantentze-lan integralerako, prebentiborako, prediktiborako, zuzentzailerako eta normatiborako planak eta azterlanak egitea. Mantentze-lan automatizatuak kudeatzea, BMS eta GMAO sistemak aplikatuz.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.