Udako kirol jarduerak 2025
Uda honetan, gozatu gizarte-etxeetako kirol jarduerez eta kirol instalazioez. Modalitate asko dituzu aukeratzeko, ordutegi eta instalazio desberdinetan, eta adin guztietarako. Aurkitu zurea!
Pdf-a deskargatu: Ikastaroen pdf zerrenda
Nola eman izena
Izena emateko epea irekita dago ekainaren 4an, goizeko 8:30etan hasita. Plazak izen-emate ordenaren arabera betetzen dira eta, leku libreak dauden bitartean, izena eman ahal izango duzu.
- Online
- Aurrez aurre: gizarte-etxeetan, kiroldegietan, Mendizorrotzan eta Gamarran. Ezingo dituzu txanda bakoitzean 4 izen-emate baino gehiago egin. Izena ematen jarraitzeko, beste txanda bat hartu beharko duzu.
- Telefonoz: 010 telefonora deituta (edo 945 16 11 00).
- Deskontuak: abonatuek eta langabeek tarifa murriztuak ordaintzen dituzte. Halaber, 60 urte edo gehiagoko pertsonek ere gutxiago ordaintzen dute jarduera batzuetan.
- Ordainketak: izena ematen duzun unetik, bi egun dituzu ordaintzeko. Epe horretan ordaintzen ez baduzu, plaza galduko duzu. Gizarte-etxeetan eta kirol-instalazioetan egin dezakezu ordainketa, zure banketxean edo Egoitza Elektronikoko eremu pertsonaleko Ordainketak, berritzeak eta bajak atalean. Kontuan izan online ordaintzen baduzu eta deskontu bat egokitzen bazaizu, tarifa osoa ordaindu beharko duzula (deskonturik gabe) eta, ondoren, formulario hau bete beharko duzula dagokizun itzulketa egin diezazugun.
Zalantzarik baduzu, ordainketari eta murrizketei buruzko informazioa kontsulta dezakezu.
Ikastaroen iraupena
- Uztaila: 1etik 28ra
- Iraila: 1tik 28ra.
- Uztailaren lehen hamabostaldia: 1etik 11ra.
- Uztailaren bigarren hamabostaldia: 14tik 24ra.
- Irailaren lehen hamabostaldia: 1etik 12ra.
- Irailaren bigarren hamabostaldia: 15etik 26ra.
Uztailaren 25ean ez da klaserik egongo, Santiago Eguna dela eta.
Bajak eta bertan behera gelditzeak
Jarduera hasi baino gutxienez 24 ordu lehenago ematen baduzu baja, ordaindu zenuenaren % 85 itzuliko dizu Udalak. Gainerako %15a kudeaketa-gastuengatik atxikiko du. 24 orduko aurrerapenik gabe ezeztatzen baduzu, ez duzu diru-itzulketarik jasoko, baina zure lekua libre utziko duzu interesa duen beste edonorentzat.
Bajan eman dezakezu edozein gizarte-etxetan edo kirol-instalaziotan, baita Egoitza Elektronikoko eremu pertsonaleko Ordainketak, berritzeak eta bajak atalean ere.
Jarduera bertan behera gelditzen bada gutxieneko izen-emate kopurura iritsi ez delako, ordaindu duzun kuotaren % 100 itzuliko dizu Udalak.
Sartzeko, txartela beharko duzu
- Urteko abonamendua Abonu honekin igerileku guztiak erabili ditzakezu, izotz-pistara sarttu, prezio murriztuak ordaindu... Ezagutu abantaila guztiak!
- Aldi baterako pasea (15 egun / hilabete).
- Gamarrako udako abonamendua.
- Eguneko sarrerak
Informazio gehiago
Joan zaitez edozein gizarte-etxe eta kirol-instalaziotara, edo deitu 010 telefonora (edo 945 16 11 00).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.