Izapideak Garatzeko Zerbitzua

Zerbitzuburua: Laura Garrido.

Telefonoa: 945 16 14 08

Funtzioak

  • Hirugarrenen, GIS eta Jakinarazpen Elektronikoaren sistema korporatiboetan erakunde osoarentzako zeharkako kudeaketa-erabakiak hartzea.
  • Herritarren Karpetarekin eta Ahalordetzeen Ordezkaritza Elektronikoarekin lotutako irtenbide operatiboak eta teknologikoak aztertu, proposatu, garatu eta ezartzea.
  • Giza baliabideak eta baliabide teknologikoak ebaluatu, lehenetsi eta esleitzea, peticiones.ti@vitoria-gasteiz.org bidez bideratzen diren sailen beharrei erantzuteko.
  • Urteko edo urte anitzeko kudeaketa-planak egitea eta horietatik eratorritako lan-planen jarraipena gainbegiratzea.
  • Proiektu informatikoak garatzeko ziurtatzea behar diren tresnak erabiltzendirela, ezarritako metodologia, prozedurak, estandarrak eta araudiak betetzen direla eta behar den dokumentazioa egiten dela.
  • Zeharkako sistemek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzea udal-garapen informatiko guztietan, eta, zehazki, sistema korporatibo hauetan: hirugarrenena eta lurraldekoa , iragarki-taula, posta-korrespondentzia eta Udal Leihatila.
  • Administrazio elektronikoarekin eta haren hedapenarekin lotutako politika eta zerbitzu horizontalen definizioan eta irizpideetan parte hartzea, proposatzea, bultzatzea eta jardutea, eta administrazio-zerbitzu eta -prozesuak hobetzeko ekintzak sustatzea.
  • Udal-zerbitzuen eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen beharrak eta haien antolaketa, azterketa, plangintza, ezarpena eta dokumentazioa konponduko dituzten informazio-sistemetako proiektuak planifikatu, zuzendu eta gauzatzea.
  • E-administrazioari laguntzen dion plataforma teknologikoaren funtzionamendua bermatzea: herritarren arreta, udal-zerbitzuen barne-tramitazioa eta herritarrentzako egoitza elektronikoa, eta kontratazio-plataforma.
  • Informazio Geografikoko Sistemen esparruarekin lotutako soluzio teknologikoak aztertu, garatu eta ezartzea, bai eta haien funtzionamendu egokia eta denboran zeharrko bilakaera teknologikoa bermatzea ere.
  • Euskarria eskaintzen zaien negozio-arloei dagokien e-administrazioa bultzatzearen ondoriozko prozesuak eta administrazio-prozedurak sinplifikatzeko eta modernizatzeko analisiak egitea.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.