Trafiko kamerak, minutuz minutu

Oharra: Martxoaren 30etik aurrera, trafiko-kamerak berritu direnez, irudietarako sarbideak eragina izan dezake aldi baterako. Barkatu eragozpenak.

Irudia: Trafikoari buruzko informazioa, denbora errealean

Gasteizen trafikoa gainbegiratu eta arautzeko erabiltzen diren kamerek hartutako irudiak ikus ditzakezu atal honetan.

Nahi duzun kameraren gainean sakatu eta unean bertan hartzen ari den irudia ikusi ahalko duzu. Kameren irudia 1 minututan behin eguneratzen da.

Kameraren kokapen geografikoa zein den jakin nahi baduzu GEO Vitoria-Gasteiz balia dezakezu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.