Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Tabakoaren mendekotasuna prebentzioa: Ondorioak, Arriskuak, Nork bere burua zaintzea.

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

“Tabako-mendekotasunari aurre hartzea” izeneko jarduera sentsibilizazio-lantegi bat da, xede duena adikzio horren ondorioei buruzko ezagutzak eskaintzea eta ikasleen artean gaitasunak garatzea, haren kontsumoa saihestu edo murrizteko.

Lantegia “Gasteiz, drogarik gabeko heziketa-esparrua” programaren barruan dago, zein Drogei buruzko Tokiko Planaren baitakoa baita; eskolan egindako izaera orokorreko prebentzio-jarduera batean oinarritzen da.

Jardueraren muina adingabeak dira, baina aldi berean hezkuntza-komunitateari, familiei eta irakasleei ere zuzentzen zaie, lehen mailako prebentzio-eragileak diren aldetik: ikasleengandik gertu daude, eredu dituzte eta zeregin hezigarria dutela kontuan hartuta.

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Horren aurretik, egiten duen enpresarekin hitz egingo genuke.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

  • Autonomia pertsonala garatzea (auto-ezagutza, asertibitatea, erabakiak hartzea, auto-estimua eta erresilientzia).
  • Osasunerako hezkuntza garatzea, bizi osasuntsuarekin loturiko jarrera eta balioak sustatuz.
  • Tabako-kontsumoa ekiditea, edo horretan hasteko adina atzeratzea.
  • Ezagutzak ematea tabakoari buruz eta hura kontsumitzearen ondorioei buruz.
  • Ikastetxeko familiak sentsibilizatzea, seme-alaben artean tabakoaren adikzioa prebenitzeko.
  • Jardueraren aurretik eta ondoren saio bana egitea ikastaldea inskribatu duen pertsonarekin, aurrerantzean ikasgelan gaia jorratzeko irizpide metodologikoak eta material lagungarria emateko.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (1. eta 2. mailak), ikasleak eta ikasle horien irakasleak eta gurasoak.

Antolaketa

  • Saio kopurua: Guztira bost saio izango dira: ikastaldearekiko lana hasi aurretiko saio bat, izena eman duen irakaslearekin; beste saio bat programa amaitu ostean, egindako lana ebaluatzeko, eta hiru saio ikastaldearekin.
  • Tokia: Lantegiaren saio guztiak ikastetxean egingo dira.
  • Egutegia: Ikastaldearekin egiteko hiru saioen datak izena emateko prozesuan zehaztuko dira. Irakasleekiko hitzorduak enpresa esleipendunarekin zehaztuko dira.
  • Ordutegia: Lantegia goizez edo arratsaldez egin ahal izango da. Oharren laukian, idatz ezazue zuek nahi duzuen ordu erreala.
  • Iraupena: Saioek 50-60 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera. Irakasleekiko saioak 30 minutu iraungo dute, gutxi gorabehera.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: Ikastaldea. 15 ikasletik goragoko taldeak bitan banatuko dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak bi leku izan beharko ditu jarduera garatzeko.
  • Hizkuntza: euskara, gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio. Izena emateko fitxan ordutegi- eta egutegi-lehentasuna adieraziko da.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.