Opor programetan parte hartzeari buruzko ohiko galderak

1.  Zertan datza Udalaren Opor Programa?
Eskolako oporraldietan garatzen diren udal-jardueren eskaintza da, hain zuzen ere ekainaren bukaeratik irailaren hasierara. Udaleko sailen artean koordinatutako eskaintza da, askotariko programak biltzen dituena, bai gaien aldetik (musika jarduerak, ingurumenarekin lotutakoak, kirol-jarduerak, etab.), bai pertsonen adinaren aldetik ere (4 urtetik 20ra bitartekoei zuzentzen zaie). Aisia eta astialdiko jarduera-programa horien bidez, sormena, berdintasuna, gizalegea, bizikidetza, inklusibotasuna, dibertsitatea, iraunkortasuna eta beste hainbat balio garatzeko aukera izango dute haurrek. Balio horiek dira, hain zuzen, gure hiria Hiri Hezitzaile gisa definitzen dutenak.Esteka honetan, egunak, ordutegia, jantokia, garraioa edo hizkuntzari buruzko informazio gehiago ikus daiteke
2.   Non lor dezaket jardueren gaineko informazioa?
Udaleko webgunean, Herritarrei laguntzeko bulegoetan,Gizarte etxeetako eta kiroldegietako argibide eta kontrol zerbitzuetan, 010 edo 945 16 11 00 informazio telefonoen bidez eta Udalaren Opor Programa izeneko liburuxkan, aipatutako tokietan eta ikastetxe guztietan banatzen dena, hain zuzen ere.
3.  Nola lor dezaket leku bat jardueretan?
Zozketa baten bidez, eta horretarako, eskaera egiteko fase bat da. Zozketa egin eta gero, tokia lortu bada, izen-ematea formalizatu behar da. Salbuespen bakarra jarduera nautikoen hastapen ikastaroak dira, izen-ematea zuzenean formalizatzen baita; hau da, bere epean izena eman daiteke leku guztiak bete arte, zozketarik gabe.
4.  Nola egiten da zozketan parte hartzeko eskaera? Zein epetan?
Zozketa egin aurretik, opor-jardueren eskaera egiteko epea zabaldu eta webgunean jakinarazten da. Eskaera honako prozedura hauen bidez egin daiteke, kasu batzuk salbu:
  • Gizarte Etxeetan (08:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera).
  • Herritarrentzako informazio-telefonoa: 010 edo 945 16 11 00.
  • Udal webgunea, Udaleko Hezkuntza jardueretan izena emateko tramitearen bidez
5.   Nola egiten da jardueretan izena ematea?
Oporretarako lekuaren eskaera egin daiteke aurrez aurre, telefonoaren bidez edota webgunearen bidez.
Informazioa duzu udalaren webgunean, Herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 edo 945 16 11 00 telefonoen bidez. Badaude ereOpor programetan parte hartzeari buruzko ohiko galderak ere badaude webgunean.
6.  Zenbat jardueratan eman dezake izena neska-mutil bakoitzak?
Udalak adin guztientzat eskaintzen ditu ekintzak. Eskatzaile bakoitzak hauta ditzakeen aukerak gehienez 9 izan daitezke.
Eskaera egiteko fasearen zozketan norberak, gehienez, toki bakarra lor dezake.
7.   Erreserbatu al dira lekuak egoera bereziei aurre egiteko?
Bai. Opor jardueretan % 5 gordeko da hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzat. Era berean familia-unitatean premia sozialak edo genero-indarkeriarekin lotutako egoeraren bat duten pertsonen kasuan leku kopuruaren % 5 gordeko da.
8.  Taldeka egin ahal dira eskaerak?
Bai. Jarduera berean elkarrekin parte hartu nahi dutenei aukera hori errazteko, posible da hori egitea. Talde horiek, gehienez hiru lagunekoak izango dira; horrela, ondoz ondoko zenbakiak emango zaizkie zozketarako. Baina zozketak ez ditu ematen tokiak taldeka, norberari baizik, beraz, sistema horrek ez du bermatzen taldeko pertsona guztiei lekua esleituko zaienik.
9.  Badut eskaeran aldaketak egiterik?
Bai. Eskaera egiteko fasean (hau da, zozketa egin aurretik) aurkeztutako eskaerak kontsultatu edo aldatu ahal izango dira. Horretarako, eskaeraren erreferentzia-zenbakia eta zozketarako zenbakia eskatuko dira.
10.  Nola jakin dezaket lekurik egokitu zaigun?
Zozketaren emaitzak udalaren webgunean argitaratzen dira. Herritarrei laguntzeko bulegoetan eta 010 edo 945 16 11 00 telefonoetan ere kontsulta daitezke.
11.  Lekurik egokitu bazait, izen-ematea dagoeneko eginda dago?
Ez, horretarako izen-ematea formalizatu egin behar da: hau da, kuota ordaindu eta dagozkion datuak bete. Lekuak formalizatzeko epea zozketa izaten denetik astebetera izaten da gutxi gorabehera. Leku libreen fasean,ordea, ondorengo bi eguneko epean ordainduko da.
Lortutako lekuaren formalizazioa honako prozedura hauen bidez egin daiteke:
Herritarren arretarako bulegoak (8:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera)
Herritarrentzako informazio-telefonoa: 010 edo 945 16 11 00
Udalwebgunearen bidez
12.  Zozketan lekurik egokitu ez bazait edo parte hartu ez badut, izena emateko aukerarik badut?
Bai, hainbat pertsonak zozketan esleitutako lekuari uko eginten diotelako, ez baitute prezioa ordaintzen. Horrelakoetan izena emateko beste epe bat egoten da leku huts horiek betetzeko, iritsi ahala esleituko direnak.
Aurreko faseetan parte hartu duten pertsonek nahiz parte hartu ez dutenek eska ditzakete hutsik gelditu diren lekuak. Leku libreak helduerako ordenaren arabera esleituko dira.
13.  Nolakoa da leku libreen fasea?
Eskaera egiteko epean bezala, leku libreen epean ere, eskaerak honako prozedura honen bidez eska daitezke:
  • Gizarte Etxeetan (8:30etik 20:00etara, astelehenetik ostiralera).
  • Herritarrentzako informazio-telefonoa: 010 edo 945 16 11 00.
  • Udalaren webgunean, dagokion tramitearen bidez.

Leku libreak betetzeko egin behar den tramitea luzea izaten da, datu batzuk eskatzen direlako.
Prozesu hau arintzeko eta ondorioz plaza lortzeko posibilitate gehiago izateko asmoz, esteka honetan, ondoko datu hauek prestaturik eramatea gomendatzen dizuegu.

14.  Nola ordain ditzaket jarduerak?
Zozketaren kasuan, jarduerak izena ematea formalizatzerakoan ordaintzen dira (astebete zozketa egin ondoren); leku libreen fasean, dagokion zenbatekoa eskaera aurkeztu eta formalizatu ondorengo bi eguneko epean ordainduko da (astegunak).
15.  Non ordain dezaket kuota?
Gizarte etxeetan eta kiroldegietan kreditu edo zordunketa txartelaren bidez.
Udalaren webgunean, ordainketa elektronikoaren bidez kreditu txartelaz.
Banku erakunde laguntzaileetan, dirua sartuz (edozein bulegotan edo Interneten). Beharrezkoa da ordaintzeko agindua. Bertan zehazten dira erreferentzia eta ordaindu beharreko zenbatekoa. Agindu hori gizarte etxeetan eta kiroldegietan lor dezakezu edo udaleko webgunean, izena ematen duzunean. Bi bide hauetako bat erabiliz ordaintzen baduzu, ez duzu gizarte etxe batera joan behar ordainketa frogatzera.
16.   Zer nolako ekintzak egiten dituzte haurrek?
Liburuxkan jarduera guztiak zehazten dituzte eta kasu batzuetan, aurretiko informazio bilera bat egiten da.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.