Azterlan atala

Azterlan Atalak udalari interesatzen zaizkion alorretarako azterketa sozioekonomikoak egitea du xede, horretarako giza zientzietako metodologia zientifikoak aplikatuta.

Zereginak

Helburu orokor horren barruan honako zeregin zehatzak burutzen ditu:

  • Udalaren plangintza eta kudeaketarako garrantzitsuak diren errealitate eta hiri-alderdien analisia egitea.
  • Hiriari buruzko estatistikak egin eta mantentzea
  • Informazio eta azterketen berri ematea udal zerbitzuei eta herritarrei, oro har
  • Politika publikoak planifikatzeko diagnosiak egitea
  • Politika publikoak ebaluatzea
  • Azterlanak egiteko aholkuak ematea udal zerbitzuei

Udaleko sailek eskatutako aldizkako txosten eta monografikoak egiten ditu, beti ere Azterlan Ataleko giza baliabideak zein teknikoak kontuan hartuta. Lan horietaz gain, Azterlan Atalak etengabe gauzatzen ari den proiektu propioa du. Hain zuzen ere, hiri-sistema osatzen duten alderdi sektorialak eta azpisistemak aztertzeko monografikoak egitea: etxebizitza, demografia, ehun ekonomikoa, giza kapitala, lan-merkatuko hainbat alderdi....

Horrenbestez, hauexek dira egun lantzen dituenak:

  • Etengabe eguneratzen diren produktuak
    • Estatistika serieak, gaika (etengabeko eguneratzea): Lurraldea, Demografía, Udal jarduerak eta zerbitzuak, Lurzoruaren erabilera, eraikinak eta etxebizitza, Ehun ekonomikoa, Biltzarrak eta Turismoa, Mugikortasuna eta joan-etorriak, Hauteskundeak, Udal langileak.
    • Hiri adierazleen sistema eta auzoak zenbakitan, web-gunean.
  • Aldizkako txostenak
    • Gasteizko biztanleak eta demografia-mugimenduak, urtean behin.
    • Ekonomia eta lan-merkatua, urtean behin.
    • Enpleguari buruzko txostena, hilean behin.
    • Txikizkako merkataritza Gasteizen, sei hilean behin.
    • Gizarte etxeetako kirol ikastaro eta jardueren eskaintza eta eskariaren azterketa, urtean behin.
    • Kirol instalazioetako alten azterketa, urtean behin.
    • Hauteskundeen azterketa.
    • Udal langileei buruzko txostena, urtean behin.
  • Urteko kudeaketa planean onetsitako bestelako berariazko azterlan edo txostenak.
  • Beste sail batzuekiko lankidetzak, ikerketa proiektuak, zeharkako planak eta beste prestatzeko.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.