Irakurketa sustatzeko jarduerak Liburutegi Sarean
Udaleko hezkuntza-jarduerak – 2021-2022 ikasturtea -
Azalpena
Herritar guztiei zuzendutako heziketarako, prestakuntzarako eta aisialdirako proposamen anitzak: solasaldiak idazleekin eta ilustratzaileekin, hitzaldiak, errezitaldiak, lehiaketak, erakusketa bibliografikoak, ipuin kontalariak, lantegiak, txotxongiloak, antzerkia, musika...
Balioak
Bizi-kalitatea, ekitatea, prestakuntza.
Helburuak
- Liburutegiak ezagutzea eta erabiltzea.
- Publiko guztientzako egitarau egonkorra, anitza eta kalitatezkoa eskaintzea eta horren bitartez era ludikoz eta goxotasunez irakurtzeko ohitura sustatzea.
- Familia eta hezitzaileak inplikatzea bai irakurtzeko ohitura sustatzean bai liburutegien erabilpenean.
- Liburutegi Sarearen funtsen bilduma zabaltzea.
- Erabiltzaileak fidelizatzea eta bazkide berriak egitea.
- Gizarteratzeko eta barneratzeko liburutegien gaitasuna sustatzea, beste kulturetako eta hizkuntzetako jarduerak programatuz.
Hartzaileak
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa eta herritarrak.
Antolamendua
Jarduerak gizarte etxeetako liburutegietan izango dira ikasturtean zehar.
Parte hartzeko betebeharrak
Izen-emateak eta sarrerak: jardueraren eguna baino 2 aste lehenagotik.
Informazioa
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Arte eta ikus-entzunezkoen hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Haur Hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.