Eraztun Berdearen eta Bioaniztasunaren Atala

Zereginak

  • Eraztun Berdearen garapena planifikatzea, eta handitu eta hobetzeko behar diren jarduerak proiektatzea.
  • Eraztun Berdea osatzen duten parkeak kudeatu eta onik zaintzea, garbiketa, landare mantentzea, zaintza eta hondatutako osagaien konponketa kontratatzea eta gainbegiratzea barne.
  • Ingurumenera egokitzeko eta tokiak erabilera publikora moldatzeko proiektuak idatzi eta lanak zuzentzea.
  • Natur ingurunea eta biodibertsitatea ukitzen dituzten lan, plan eta proiektuen ingurumen eraginari buruz informatzea.
  • Olarizuko Lorategi Botanikoa eta Germoplasma Bankua zaindu eta kudeatzea.
  • Biodibertsitatea Babesteko Tokiko Estrategia garatu eta aplikatzea.
  • Hiri eta natura inguruneetan biodibertsitatea babesten laguntzen duten ekintzak proposatu eta proiektatzea.
  • Espezie mehatxatuak eta espezie arrotz inbaditzaileak kudeatzeko planak lantzea.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.