Irakurketa Kluba: Irakurketa Erraza
Udaleko hezkuntza-jarduerak - 2021-2022 ikasturtea -

Arte eta Ikus-entzunezko hezkuntza

Irakurketa talde hau irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat da. Irakurketa errazeko materialak erabiliko ditugu, hobeto irakurtzeko eta ulertzeko bereziki sortuak diren testuak. Saioetan egingo ditugun dinamikek eta partekatuko ditugun iritziek helburu bakarra dute: irakurtzearen plazeraz gozatzea. Jende berria ezagutzeko gogoa izatea eta beste mota bateko irakurketa klubaz gozatzeko prest egotea dira parte hartzeko baldintza bakarrak.

Balioak

Bizi kalitatea, sormena, prestakuntza.

Helburuak

  • Irakurtzeko ohitura sortzea eta sustatzea.
  • Norberaren gaitasunak garatzea elkarrekin eginiko irakurketaren bidez.
  • Liburutegietako zerbitzuen erabilpena sustatzea.
  • Aisialdi aktiboa eta osasungarria sustatzea.

Hartzaileak

Pertsona helduak.

Epea

Izena emateko lehenengo bi egunetan, izen-ematea web-orriaren bidez eta 945 16 10 80 telefonoaren bidez baino ezin izango da egin, jende-pilaketak ekiditeko.

Izena emateko data (8:30etatik aurrera): Irailak 9, urriaren 1etik 31ra egiten diren ikastaroetarako.

Izena emateko data (8:30etatik aurrera): Urriak 26, azaroaren 2tik 29ra egiten diren ikastaroetarako.

Leku-kopurua mugatua da. Epea irekita mantentzen da ikasturte osoan zehar lekuak agortu arte.

Antolamendua

Irakurketa klubak gizarte etxeetan izango dira. Udalaren Liburutegi Sareko liburuak erabiliko dira.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.