Ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza

Ekintzailetza

Ekintzailetzatik eta gizarte-berrikuntzatik zerbitzuak eta/edo produktuak eskaintzen zaizkie honako sektore hauei: soziosanitarioari, osasunari, teknologikoari, turismoari, kulturalari, ingurumen arloari, agroekologikoari, ondareari, etab. Arazo edo behar bati irtenbide berria eskaintzen zaio, dagoeneko dauden konponbideak baino eraginkorragoa, jasangarriagoa edo bidezkoagoa izango dena. Gainera, sortutako balioak gizarte osoari egiten dio mesede.

Agenda

Ba al duzu gizartean eragina izango duen ideia edo proiekturik? Gustatuko litzaizuke negozio-aukera bihurtu nahi zenuke gizarte-ekintzailetzatik abiatuta?

Honako tailer hauek programatu dira ekintzailetzaren eta gizarte berrikuntzaren arloan sentsibilizatzeko, prestatzeko eta sare bat sortzen joateko, baita 2021eko urria-abendua hiruhilekorako aurreikusitako "Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza" udal-programa zabaltzen hasteko ere.

Tokia

Edizio honetan, tailerrak aurrez aurre eta online egingo dira. Izena ematean aukeratu daiteke.

  • Aurrez aurre: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroan (Eskola kalea, 10). Gehieneko edukiera: 15 pertsona (izen-emate ordenaren arabera).
  • Online: gainerako inskripzioak. Izen-ematea onartu ondoren, esteka bat bidaliko dugu jarduerara konektatzeko.

Izen-ematea

Izena emateko formularioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.