Udaleko hezkuntza jarduerak – Ibilbidea. Santa Maria Katedraleko argiaren elizpera bisita

Hiria ezagutzea 2022-2023 ikasturtea / Gaia: hiria ezagutzea

Izena eman online

Azalpena

Jarduera honetan, Santa Maria katedralaren elizpeko polikromien argi- eta soinu- ikuskizuna ikusiko da lehenengo, eta, jarraian, bertako eskultura- multzoaren azterketa historikoa eta artistikoa egingo da. Ondoren, katedralaren erdiko nabera bisita egingo da, eta, bertan, arkitektura gotikoaren ezaugarriak ezagutuko dira. Bisita honetan ez dira ikusten ez erronda-pasabidea, ez triforioa, ez kripta.

Jarduera honen bidez, Santa Maria Katedrala zaharberritzeko lanen sustapena eta zabalkundea sustatu nahi da.

Balioak

Gizalegea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Katedralaren alderdi arkitektoniko eta artistiko batzuk aztertzea.
  • Arkupearen bilakaera historiko-artistikoa ezagutzea.
  • Ezagutzea Santa Maria katedraleko elizpearen garapen historikoa eta artistikoa.
  • Ikasleengan ingurunea oro har eta hiriko ondare historiko-artistikoa bereziki baloratzeko eta errespetatzeko ohiturak eta jarrerak sustatzea.
  • Bisitarekin lotura duten emakumeak ikustaraztea; aitortzea eta balioan jartzea historian, kulturan, artean eta politikan egin duten ekarpena.

Hartzaileak

DBHko 3. eta 4., DBHO, HHI eta eskolaz kanpoko beste kolektibo batzuk.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Lekua: Santa Maria katedraleko bisitarien zentroa.
  • Hasiera-ordua: 09:30. Edonola ere, jardueraren hasiera-ordua ez badator bat zure ikastetxeko ordutegiarekin, adierazi hori izena emateko orrian "oharrak" atalean eta egokitzen saiatuko gara.
  • Iraupena: 1:30 ordu inguru.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea. Ikastalde bakoitza bere irakaslearekin joango da, eta irakasle hori izango da taldearen portaeraren arduraduna.
  • Ordaintzekoa: ez
  • Garraioa: ikastetxeek garraiorako dirulaguntza eskatu ahal izango dute, gastuen zati bat ordaintzeko.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara, ingelesa.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
  • Izen-emateak onartuko dira egunak eta lekuak bete arte. Epez kanpo jasotako eskaerak bakarrik onartuko dira lekurik eta aurrekonturik badago.
  • Behin izena emanda ikastaldeak ezin badu jarduerara joan, Hezkuntza Zerbitzuari jakinarazi behar dio, gutxienez 3 egun baliodun lehenago.

Informazioa

  • Antolatzaileak: Santa Maria Katedrala Fundazioa eta Hezkuntza Zerbitzua.
  • Helbidea: Frai Zacarias Martinez 3, 01001 Vitoria-Gasteiz.
  • Harremanetarako: María Jesús de Castro (945 16 16 16 – 6544 luzapena / mjdecastro@vitoria-gasteiz.org) eta Maite Viteri (945 16 16 16 – 6542 luzapena / mviteri@vitoria-gasteiz.org).

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.