Euskara erabiltzeko proiektuak (dirulaguntzak)
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2020-2021 ikasturtea -

Euskararen erabilera sustatzea

Azalpena

Euskararen erabilera sustatzeko proiektuak diruz laguntzea, hainbat alorretan; bereziki aisialdian eta kirolean.

Balioak

Prestakuntza, Nortasuna eta Ekitatea.

Helburuak

  • Euskararen erabilera susatatzeko proiektuak diruz laguntzea.

Hartzaileak

Elkarteak, guraso elkarteak eta euskaltegiak.

Antolamendua

  • Deialdia urtean behin argitaratzen da. Azkena hemen kontsultatu ahal da: azken deialdia

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena-ematea: eskabidea aurkeztu behar da. Epeak eta betebeharrak deialdian bertan zehazten dira.
  • Oharrak: lau eratako proiektuak diruz laguntzen dira: (a) euskaltegiek antolatutako ekintzak, ikasleak euskarazko eskaintzara hurbiltzea eta ikaste-prozesua azkartzea helburu dutenak, (b) guraso-elkarteek, guraso-elkarteen federazioek edo bestelako elkarte batek ikastetxeetan antolatuko ekintza edo jarduera ez ohikoak, ikasleen artean sentsibilizazioa edo euskara erabiltzeko ohiturak sortzea helburu dutenak. Ekintza horiek edukietan eta prozeduretan nabari-nabaria izan behar dute sentsibilizazioan edo hizkuntza ohituretan eragiteko helburua. (c) Oro har, aisialdian edo kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko proiektuak. (d) Gasteizko euskarazko tokiko hedabideak sendotzea

Eskabidea

  • Harremanetarako: Euskara Zerbitzua.
  • Helbidea: Euskara Zerbitzua
    Frai Zacarías, 2, 01001 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 161616 luzapena 6483
  • E-posta: bgoitia@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.