Bikotekidea kontrolatzea eta mugikorra
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2022-2023 ikasturtea

Educación para la salud

Jarduera honetan izena ematea

Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko (eskatutako data hartuta egongo balitz).

Azalpena

Telefono mugikorra gure eguneroko bizitzarako funtsezko tresna bihurtu da, gazteen artean batez ere. Bikotekideak elkarrekin komunikatzeko funtsezko tresna izateaz gain, tentsioak sortzeko baliabide ere bihurtu da.

Hitzaldi honen bitartez mugei buruz hausnartu egingo da: non dauden mugak erlazioetan erabiltzeko, zer den besteaz arduratzea eta zer den bestea kontrolatzea. Eta hau dena hautematea, edo ez, tratu txar bezala.

Balioak

Bizi-kalitatea, prestakuntza, erantzukizuna

Helburuak

  • Bestea kontrolatzeko dauden bide guztiak ikustaraztea.
  • Bikoteaz arduratzen denaren eta gehiegizko kontrola denaren arteko mugaren gainean hausnartzea.
  • Bai online, bai hirian bertan dauden eta erabil daitezkeen baliabideak ezagutaraztea, bikotekidearen ziber-tratu txarrak jasanez gero.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoa eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: eskolekin hitzartzeko.
  • Ordutegia: eskolekin hitzartzeko. Eskola eta maila berean hitzaldi bat baino gehiago eskatzen bada, lehentasuna izango dute egun berean eta ordutegi jarraian eskatzen direnak.
  • Iraupena: ordubete.
  • Materialak: eskolak ordenagailua eta proiektorea ipini beharko ditu.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Partehartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: Online. Irailaren 9tik edo 14tik (eskolaren arabera) 2023ko ekainaren 01era arte.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: Eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar du eskolak. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.