Gazteak eta mugikorrak
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2022-2023 ikasturtea

Osasunerako hezkuntza

Jarduera honetan izena ematea

Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.

Azalpena

Asexoriak -Gazteentzako Sexualitate Aholkularitzak-, gurasoei eskaintzen dizuen hitzaldia. Gaiak: sexu-identitate digitala, sozializazio sexualaren eta erotikoaren prozesua edo nerabeek hautematen duten segurtasun faltsua Internet edo telefono mugikorra erabiltzen dutenean. Gatazka egoera batzuk ikusiko dira baita nola aurre egin ere.

Balioak

Bizi kalitatea, Prestakuntza eta Erantzukizuna

Helburuak

  • IKTek eta Internetek duten garrantzia agerian uztea, nerabeen sozializazio sexual eta erotiko prozesuan.
  • Gazteak sare sozialetan gehiegizko esposizion bai erotiko, bai emozionala egitera eraman ditzaketen arrazoien gainean hausnartzea
  • Jarraibideak ematea, haiekin batera, gaiari heltzeko arrisku murriztapenak azpimarratuz eta debekuak jarri gabe.

Hartzaileak

Gurasoak (Guraso elkarteak eta guraso eskolak) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan seme-alabak dituztenak

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: guraso elkarte eta eskolekin hitzartzeko.
  • Ordutegia: hitzartzeko.
  • Iraupena: ordubete.
  • Materialak: ordenagailua eta proiektorea behar dira.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara

Partehartzeko betebeharrak

  • Izen ematea: Online. Irailaren 9tik edo 14tik (eskolaren arabera) 2023ko ekainaren 01era arte.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: Eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar du Guraso elkarteak edo hitzaldia eskatzen duenak. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.