"Ezagutu zure Udala"
Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2022-2023 ikasturtea

Herritarren parte-hartzea sustatzea

Izen-emate epea: anclaIrailaren 28tik abenduaren 27ra. Iristen diren ordenaren arabera esleituko dira, harik eta plazak agortu arte.

Izena eman jarduera honetan

Azalpena

Udaletxera bisita didaktikoa. Udala ezagutuko dugu: historia, udal-antolaketa (Alkatea, Udalbatza, Udaleko Gobernu Batzordea, alderdi politikoak,...) eta antolaketa administratiboa (departamentuak, zerbitzuak eta unitateak, erakunde autonomoak,...). Parte-hartzerako bide eta mekanismoak eta duten eragina udal erabakietan ere ezagutuko ditugu..

Balioak

Parte-hartzea, gizalegezko jokamoldea, prestakuntza eta erantzukizuna.

Helburuak

  • Herritarrak udalari buruzko gaietan, antolamenduan, funtzionamenduan eta erabakitze organoen eskumenetan trebatzea.
  • Parte-hartzerako organoak eta programak ezagutzea eta duten eragina udal erabakietan.
  • Udalaren eraikitzean herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.

Hartzaileak

Familiak.

Antolamendua

  • Lekua: Udaletxea (Espaina enparantza 1)
  • Eguna: abenduaren 29an
  • Ordutegia Bi bisita (Euskaraz 17:00etan eta erderaz 18:30ean)
  • Iraupena: ordubete
  • Parte-hartzaileen gehienezko kopurua: 24
  • Hizkuntza: gazteleraz edo euskaraz.

Parte hartzeko baldintzak

Sarrera doan. Izen-ematea irailaren 28tik aurrera egin daiteke interneten bidez. Parte-hartzaile guztiek eman behar dute izena eskaera-inprimakia betez.Eskaera-inprimakiak onartuko dira plazak guztiak bete arte.

Izena eman baduzu baina ezin baduzu parte hartu, jakinarazi posta elektronikoz heieskola@vitoria-gasteiz.org edo 945161687 telefonora deituz.

Informazioa

  • Antolatzailea: Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua. HEI Herritartasunerako Eskola Irekia Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila.
  • Vital Fundazioaren laguntzarekin
  • Telefonoa: 945 161687 (Harremanetarako pertsona: Marian).
  • Posta elektronikoa:heieskola@vitoria-gasteiz.org.

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.