Uztailaren 12rako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira. Horrekin lotuta, ekainaren 15ean zozketa egin da hauteskunde-mahaiak osatzeko, udaletxean, goizeko 9etan. Beraz, baliogabetu egin dira apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketaren emaitzak.

Hauteskunde-mahai bakoitzari dagokion hautesle-zerrendan sartutako pertsonen artean zozketatzen dira karguak, baldin eta irakurtzen eta idazten badakite eta 70 urtetik beherakoak badira. Kargu guztiek 85 euroko ordainsaria izaten dute.

Lehendakariak eta bi mahaikidek osatzen dute mahaia, eta bakoitzeko bi ordezko izendatzen dira. Lehendakariek Batxilergoko edo bigarren graduko Lanbide Heziketako titulua eduki behar dute, edo besterik ezean, eskola graduatua edo baliokidea.

Ekainaren 15ean zozketa egin ondoren, titularrei zein ordezkoei emango zaie horren berri.

Hauteskunde-mahaian egotearen kontrako alegazioak

Mahaiak osatzeko oharrak banatu ondoren, 7 eguneko epea ematen da eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean alegazioak aurkezteko. Hautatutako pertsonak 65 urte baino gehiago badu, ukoa aurkeztu ahal du batzordearen aurrean, idatziz.

Alegazioaren inprimakia pdf

Eskualdeko hauteskunde-batzordeak hurrengo 5 egunetan ebasten ditu alegazioak, eta ez da errekurtsoa aurkezteko aukerarik izango.

Nola jakin dezaket mahaian egotea egokitu zaidan?

Banakako jakinarazpenak egiteaz gain, ekainaren 16an, 17an, 18an eta 19an aukera ematen da norberari dagokion emaitza kontsultatzeko, goizeko ordutegian. Kontsulta idatziz egin behar da aldez aurreko hitzorduaren bidez, San Martineko udal bulegoetan, 08:30etik 14:00etara.

Kontsultari erantzuteko informazioa pertsonala izaten da, hau da, ezin da beste pertsona bati buruzko informazioa eskatu, ordezkatze-agiria eta ordezkatuaren identifikazio-agiriaren fotokopia aurkeztu ezean.

Beste zozketa batzuk pertsona nahikorik ez bada

Lehenengo zozketa egin ondoren hauteskunde-batzordeak uste badu ez dagoela bermatuta hauteskunde-mahaiak osatu ahal izatea, baliteke beste zozketaren bat egitea gerora.

 

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Sorteo para formar las mesas electorales del 12 de julio

  • Parece excesivo,molesto y desproporcionado--a mi juicio--que para una simple consulta del listado de un sorteo (aunque sea de mesas electorales) se deba solicitar "cita previa y por escrito" para acceder a las oficinas técnicas municipales.

    Con un protocolo basado en el control del aforo y su exposición en unos pocos paneles verticales dispuestos en su planta baja y durante el horario que se establezca,debería ser suficiente.

    Personalmente creo que cualquier intento de los gestores políticos y administrativos--en general y a todos los niveles-- por simplificar la gestión pública,siempre resultará más sencilla,oportuna y amable para el ciudadano.

    Un saludo.

    Duende Normal 2020/06/14 20:51:10 Erantzuna eman zaio

  • En primer lugar, señalarle que, conforme a la legislación electoral, si bien el Ayuntamiento tiene la obligación de notificar la designación como miembros de las Mesas electorales a las personas que hayan resultado seleccionadas, no exige notificar ni ofrecer información específica a quienes no han sido elegidos para conformar tales mesas. Por tanto, esta posibilidad de información es un servicio adicional que presta el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz con el fin de que las personas que tuvieran alguna circunstancia personal prevista para la fecha de las elecciones pueda conocer lo antes posible si han sido seleccionadas o no, pero, de hecho, la gran mayoría de los Ayuntamientos no ofrece esta posibilidad alternativa de información, sino que se limita a notificar personalmente a los afectados.

    Respecto a la posibilidad de publicitar los listados en paneles verticales, la Agencia Vasca de Protección de Datos ya se pronunció en su día (Dictamen CN16/009, de 10/03/2016), concluyendo que "la publicación en la página web del Ayuntamiento del resultado del sorteo para la formación de las mesas electorales sin consentimiento de los afectados ni habilitación legal, resulta contraria a la normativa de protección de datos de carácter personal". Es decir, que cualquier difusión pública de los listados sin consentimiento de las personas cuyos datos constan en ellos contravendría la normativa de protección de datos. De ahí que solo se aporte información personalizada y previa acreditación de la identidad.

    En lo que respecta a la necesidad de cita previa para la consulta presencial, se trata de una medida temporal provocada por la actual pandemia de Covid-19, y que responde a la necesidad de evitar la acumulación de personas en las instalaciones municipales, protegiendo así la salud, tanto de las personas que trabajan en dichas instalaciones, como de la ciudadanía que acude a las mismas.

    Udalaren logotipoa Udala 2020/06/18 11:12:14