Udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkideentzako hobariak eskatzea

Udalaren kirol instalazioetako bazkideentzako hobariak eskatzea

Epea | Betebeharrak | Dokumentazioa | Araudia | Izapidetzea

Nork

Betekizunak betetzen dituzten interesdunek.

Epea

Abenduaren 31 arte egin beharko da eskabidea, hurrengo urtean ondorioak izan ditzan.

Betebeharrak

  • % 65eko edo gehiagoko elbarritasuna izatea.
  • Gasteizen erroldatuta dauden 24 urtera arteko ikasleek, Gasteiztik kanpo -barnetegian edo ostatua nahiz bizilekua bertan hartuta- ikasten ari direla egiaztatzea.

Dokumentazioa

  • % 65eko edo gehiagoko elbarritasuna izateagatiko hobaria:
    • Arabako Foru Aldundiak ezintasun maila aitortzeko ematen duen ebazpenaren edo ezintasun txartelaren jatorrizkoa eta fotokopia.
  • Gasteiztik kanpo ikasteagatiko hobaria:
    • Matrikula.
    • Ikastetxearen, ostatuaren edo ostalaritza establezimenduaren zein egoitzaren ziurtagiria, edo etxebizitza alokatzeko kontratua.
  • Familientzako hobaria:
    • Famili liburua edo behar den ziurtagiria.
    • Gasteiztik kanpo bizi izanez gero, familiaren errolda.
    • Izatezko bikoteen kasuan, izatezko bikoteen erregistroko egiaztagiria edo famili liburua.
    • Banandu edo dibortziatu ondoren guraso bakarreko familiek, famili liburua eta sententzia.

Izapidea ondo kudeatu ahal izateko, izapidea egiten duen unitateak eskubide du beste edozein agiri osagarri eskatzea.

Araudia

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoaren araudia (8.4).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Oharrak

Gasteiztik kanpo ikasteagatiko hobariak urtero eskatu beharko dituzte betebeharrak betetzen dituztenek.

Izapideari buruzko edozein zalantza argitzeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo dezakezu. Bestela, 010 informazio telefonora (945 16 11 00) deitu.

Agiriak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4. artikuluan ezarritako moduan bidali ahalko dira: aurrez aurre, legeak xedatutako bulego eta erregistroetako edozeinetan, edo posta bulegoen bidez.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Horren gaineko eskubideez baliatu nahi izanez gero -norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu, Herritarrei laguntzeko bulegoetara jo beharko duzu.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.