Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Ondo lo egin hobeto bizitzeko

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Eguneroko bizimoduaren alderdi jakin batzuek -loak esaterako- eragin zuzena dute garapen fisiko, emozional, intelektual eta sozialaren gainean. Loaren higiene egokirako neurrien artean badaude loak hartzeak eta lo ona izatearekin zerikusia duten ohitura jakin batzuk.

Jarduera hau Arabako Unibertsitate Ospitaleko Loaren Nahasmenduetarako Unitatearen (Txagorritxu egoitza) laguntzarekin burutuko da.

Ikasgelan egiten da gutxi gorabehera ordubete irauten duen jarduera teoriko hau. Horretarako, Loaren Nahasmenduetarako Unitateko profesionalak ikastetxera joango dira, eta honako edukiak jorratuko dituzte ikasleekin:

  • Loaren funtzioa.
  • Zergatik egiten dugu lo?.
  • Loaren faseak.
  • Nola aztertzen dugu loa?.
  • Loaren zeregina oroimenean eta ikaskuntzan.
  • Loaren erritmoak haurrengan eta helduengan.
  • Gaizki lo egitearen ondorioak.
  • Zer da loaren higiene egoki delako hori?.
  • Zenbat nahasmendu mota daude loaren inguruan?.
  • Zergatik oheratzen naiz egunetik egunera gero eta beranduago?.

COVID-19aren ondorioz, hitzaldiak ezin izango balira aurrez aurre egin, online egiteko modua bilatuko genuke, bideokonferentzia bidez edo beste nolabait.

Horren aurretik, egiten duen unitatearekin hitz egingo genuke.

Baloreak

Bizi-kalitatea.

Helburuak

Ikasleak loaren inguruko ohitura osasungarrietan heztea.

Hartzaileak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3. eta 4. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxean edo telematikoki.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Iraupena: ordubete gutxi gorabehera.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

  • Antolatzailea: Kirol eta Osasun Saila (Osasun Publikoaren Zerbitzua) Arabako Unibertsitate Ospitaleko Loaren Nahasmenduetarako Unitatearen (Txagorritxu Egoitza) arteko lankidetza..
  • Telefonoa: 945 161 502
  • Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.