Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Baratzean nire lagunekin

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Haurren ohiko sentimenduen azterketa da programa honen alderdirik garrantzitsuena.

Liburuan honako gaiak jorratzen dira: arrazoizko eta zentzugabeko beldurrak, isekak, gezurrak, tranpak, jelosia, bidegabeko zigorrak, aurreiritziak eta bazterkeria, ezberdintasun fisikoak eta kulturalak, taldearen presioa, arazoen irtenbide magikoa eta botiken erabilera.

Programa osoak irakaslearen bitartekotza du ardatz, eta horretarako honako materiala presatu da: hezitzaileentzako gida, ipuinen liburua eta irudiak dituzten lamina-jokoa.

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

  • Heldutasun psikoafektiboa lortzea.
  • Osasun ohiturak hartzea.
  • Gehiegizko droga-kontsumoari buruzko prebentzio lana egitea.

Hartzaileak

Haur Hezkuntza (3. maila), Lehen Hezkuntza (1., 2., 3. eta 4. mailak), irakasleak eta gurasoak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Iraupena: ordubete inguruko saio teorikoak eta praktikoak.
  • Materialak: hezitzaileentzako gida, ipuinen liburua eta irudiak dituzten lamina-sorta. Osasun Publikoko Zerbitzuak material guztia emango du.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.