Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Hordago! Drogarik gabe bizitzearen erronka
2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza
Izen-ematea
- 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
- 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
- 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.
Deskribapena
Ikasle nerabeekin drogamenpekotasunen prebentzioa lantzeko asmoz prestatutako baliabide didaktikoa da HORDAGO.
Ikasleen etapa ebolutibora egokitutako informazioa eskaintzen du. Honako gaiak jorratzen dira: sinesmenak, jarrerak, eraginak, auto-estimua, erabakiak hartzea, taldeari aurre egitea eta aisialdiaren erabilera.
Osasunerako Hezkuntzaren ikuspegia bitarte, ikasturte bakoitzeko zortzi saio egitea proposatu da; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzen denerako guztira 32 saio izango dira.
Materiala
Bigarren Hezkuntzako 1., 2. 3. eta 4. mailetako ikasleentzako lau koadernoak eta irakasleen 4 gidak helbide hauetan deskarga ditzakezue:
- Ikasleen koadernoa, 1: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=16
- Ikasleen koadernoa, 2: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=17
- Ikasleen koadernoa, 3: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=18
- Ikasleen koadernoa, 4: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=19
- Irakasleen gida, 1: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=20
- Irakasleen gida, 2: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=21
- Irakasleen gida, 3: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=22
- Irakasleen gida, 4: http://kutxaeskola.eus/baliabide.php?id=23
Baloreak
Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.
Helburuak
Ikasleei beharrezko informazioa, jarrerak, balioak eta trebetasunak ematea, gaur egun dagoen droga-eskaintzaren aurrean zentzuz eta beren kabuz erabakiak har ditzaten.
Hartzaileak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2., 3., 4. mailak), irakasleak.
Antolamendua
- Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
- Egutegia: 2022 - 2023 ikasturtea.
- Iraupena: ikastetxeak zehaztuko du.
- Materialak: materiala karpeta batean dator eta honela osatua dago: irakasleentzako lau eskuliburu eta ikasleentzako koadernoak.
- Irakasleentzako eskuliburua. Eskema bera erabiltzen da lau mailetan, eta maila bakoitzeko zortzi saioetan. Saio horietan honako urratsak egingo dira: saioaren helburua, aurrez kontuan hartu beharrekoak, jarduera burutzea, orientabide didaktikoak, gehiago jakitea, eta baliabide lagungarriak ezagutzea.
- Ikasleen koadernoa Beharrezkoa eta nahikoa. Ikasteko eta irakasteko jarduerak egiteko fitxa erakargarriak ditu.
- Hizkuntza: gaztelania, euskara.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
- Prezioa: doan.
Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.
Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.
Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.
Informazioa
- Antolatzailea: Kirol eta Osasun Saila (Osasun Publikoaren Zerbitzua)
- Telefonoa: 945 161 502
- Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.