Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Osasunkume. Bizitzaren abentura

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

"OSASUNKUME, bizitzaren abentura" drogamenpekotasunen prebentzio komunitariorako programa da eta Osasunerako Hezkuntza hartzen du ardatz, bere hartzaileekin lan egiteko estrategia egokiena delakoan.

Hezkuntza-lan ludikoa eta malgua egitea proposatzen da lau ardatz hauen inguruan: auto-estimua, bizitzarako trebetasunak, drogak eta ohitura osasungarriak. Aldi berean lau ardatz horiek hamabi topikotan banatu dira, eta horiek gurutzatu egiten dira haurren gizarteratzeko funtsezko hiru esparruetan: familian, eskolan eta auzoan.

Ikasle bakoitzak bere materiala (albuma) jasoko du eta bertan hogeita hamasei kromo jarri behar ditu. Beste horrenbeste istorioren bidez haur talde baten eguneroko bizimodua kontatuko digute, beren maskota OSASUNKUME atsegina beti ondoan dutela. Haurrok hiru esparrutan ikusiko ditugu: beren familietan, ikastetxean eta auzoan. Maila bakoitzean dagokion albuma landuko da, gai bakoitzari dagozkion kromoak eta alderdiak kontuan hartuta, baina guzti-guztiek eskema kontzeptual berbera darabilte.

Materiala

Baloreak

Bizi-kalitatea, Erantzukizuna.

Helburuak

  • Droga-kontsumoaren prebentzioa.
  • Osasun ohiturak hartzea.
  • Bizitzarako gaitasunak garatzea.
  • Auto-estimua indartzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. eta 6. mailak), irakasleak, gurasoak eta beste talde batzuk (bitartekariak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea. Jarduera irakasleek irakasten dute.
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Iraupena: ikastetxea zehaztekoa.
  • Materiala: Izena ematean, euskarazko material guztia ikusi ahalko da sarean, kromoak izan ezik.
    • Materiala gaztelaniaz behar bada, gure zerbitzuak emango du, baita kromoak euskaraz ere.
    • Materiala interneten begiratuz gero, bilaketa selektiboagoak egiteko aukera dago, goiko eskuineko izkinako menuan, osasuna atalean, eta horren barruko azpi-menuak baliatuz; azpi.menuak hartzaileen eta materialen araberakoak dira.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.