Udaleko Hezkuntza Jarduerak – Elikadura osasungarria: Pilak kargatu hamaiketakoa eta askariarekin

Osasunerako hezkuntza

2022-2023 ikasturtea / Gaia: Osasunerako Hezkuntza

Izen-ematea

  • 1. lehentasuna: irailaren 9tik 23ra.
  • 2. lehentasuna: irailaren 14tik 23ra.
  • 3. lehentasuna: irailaren 26tik 30ra.

Izena eman online

Deskribapena

Hamaiketakoak eta askariak egun osoko energia ekarpenaren % 20 izan behar dute. Gure haurren % 50ek baino gehiagok ez du hamaiketakorik hartzen eta ehunekoa % 80tik gorakoa da askariari dagokionez. Kontuan izan behar da, gainera, otordu horietan opil industrialak jan ohi direla, eta hori arriskutsua dela osasunarentzat.

Jarduerak bi saio ditu: teorikoa eta praktikoa.

Gelan aurrez egin beharreko jarduera teorikoa. Jarduera praktikoa egin baino astebete lehenago egin behar da. Nutrizioaren arloko profesional bat joango da gelara. Osagai hauek ditu:

  • Jarduera ludiko-didaktikoa, hamaiketako eta askari egokiak zertan diren ezagutarazteko.

Jarduera praktikoa: Monitore bat jarduera egingo den ikastetxera joango da. Hamaiketakoa eta askaria egiteko jakiak eskainiko dira. Eguneko otordu nagusiak osatzeko zein diren jaki egokienak identifikatu beharko dute ikasleek, eta beren hamaiketakoa edo askaria prestatuko dute, oinarrizko jarraibideak kontuan hartuz. Inkesta bat bete beharko dute ikasle zein irakasleek.

Jantokia erabiltzea ezinbestekoa da jarduera praktikoa egiteko. Ezin bada erabili, ikastetxea arduratuko da monitoreei baliabide hauek eskaintzeaz: gela bat, ikastaldea lau edo bost haurreko taldeetan banatu ahal izateko egokia; mikrouhin-labea edo esne-berogailua, edalontziak eta jarduera prestatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren tresnak (koilaratxoak, paperezko ezpainzapiak, etab.).

Irakasleek ikasgelan egon behar dute jarduera hori egiten den bitartean.

Izena eman ondoren, ez da data- edo ordutegi-aldaketarik onartuko, behar bezala justifikatutako arrazoiengatik ez bada.

Baloreak

Bizi-kalitatea.

Helburuak

  • Hamaiketakoak eta askariak ikasleen osasunean duten garrantziaz sentsibilizatzea, bai eta eskolako errendimendu egokirako duena ere.
  • Otordu eta askari osasungarrien onurari buruzko prestakuntza ematea, elikadura-ohitura txarrekin kontrajarrita: eskasia, gehiegikeria edo gabezia.
  • Hamaiketako eta askarietarako aukera osasungarriak erakustea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (3., 4., 5. ,6. mailak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (1., 2.,3. mailak).

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxeak (jangela edo antzeko instalazioren bat izan behar dute, eta bertan mikrouhin-labea, mahaiak, aulkiak eta jarduera egiteko beharrezko tresnak).
  • Egutegia: 2022-2023 ikasturtea.
  • Ordutegia: goizeko 09:00etan.
  • Iraupena: ordubete inguruko saio teoriko eta praktikoak.
  • Materialak: gosariaren hirustaren posterra, inkestak, eta familiei zuzenduriko triptikoa.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izen-ematea: ikasgela bakoitzeko izen emate orria bete behar duzu.
  • Prezioa: doan.
  • Oharrak: izena eman duten ikasleen hezkuntza-premia bereziak adieraziko dira, hala badagokio.

Izena emateko fitxa udalaren web-orriaren bitartez bidaliko da. Eskariei erantzungo zaie, inskripzio-ordenaren eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera.

Ikastetxeak jarduera horretan parte hartzen duela zabaltzen duenean, Udal eta Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua aipatuko ditu.

Izena emateko epea amaitu ostean, eta plaza guztiak bete ezean, izena emateko epe berri bat irekiko da.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.