Sexu hezkuntza nerabezaroan
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2022-2023 ikasturtea

Osasunerako hezkuntza

Izena eman jarduera honetan

Izena emateko orriaren beheko aldean dagoen oharren taulan hitzaldia egiteko interesatzen zaizun data adieraz ezazu, eta zuekin harremanetan jarriko gara, datak baieztatzeko edota aldatzeko.

Azalpena

Asexoriaren hitzaldia gurasoentzat; sexualitateak nerabezaroan dituen berezko ezaugarrien ezagupena jorratu ondoren, familiek seme-alaba gazteen sexualitatearen atentzio positiborako dituzten tresnak ezagutarazten dira.

Halaber, Asexoria zerbitzua aurkezten da.

Balioak

Bizi kalitatea, prestakuntza eta erantzukizuna

Helburuak

  • Gazteen eta nerabeen sexu-garapenari buruzko informazioa ematea.
  • Nerabezaroan ager daitezkeen zenbait egoerari aurre egiteko tresnak eskaintzea sexualitatearen, erotikaren eta gazte-bikoteen gaien gainean.

Hartzaileak

Gurasoak (guraso elkarte eta guraso eskolak), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondokoan seme-alabak dituztenak.

Antolamendua

  • Lekua: ikastetxea.
  • Egutegia: Guraso elkarte eta eskolekin hitzartzeko
  • Ordutegia: hitzartzeko.
  • Iraupena: ordu eta erdi.
  • Materialak: ordenagailua eta proiektorea behar dira.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 30 pertsona talde bakoitzeko.
  • Garraioa: Ez.
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: Online. Irailaren 9tik edo 14tik (eskolaren arabera) 2023ko ekainaren 01era arte.
  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: Eskainitako hitzaldien ziurtagiri bat igorri behar du Guraso elkarteak. Iritsi diren hurrenkeraren arabera erantzungo zaie eskaerei.
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.