Sua-kontrola. Su-itzalgailuarekin praktikatu eta itzaltzea
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2022-2023 Ikasturtea -

Babesa eta segurtasuna

Online izen-ematea

Azalpena

Suteen kontra babesteko instalazioei buruzko prestakuntza, lanbide heziketako ikastetxeei zuzendua.

Bi fase ditu:

  1. Saio teorikoa suhiltzaileen etxean: su-itzalgailuek, ur hartune ekipatuek, detektagailuek eta alarma instalazioek nola funtzionatzen duten azalduko da, eta suteen kontrako prebentzioaren alorreko hainbat kontu irakatsiko.
  2. Praktika: su txiki bat su-itzalgailuekin nola itzali, eta suteetarako ur hartuneak nola erabili.

Balioak

Erantzukizuna, segurtasuna eta elkartasuna.

Helburuak

Lanlekuan alarma eta suterik sortuz gero horri aurre egiteko jarrera era jokamolde egokiak sustatzea.

Hartzaileak

Goi-mailako heziketa, Batxilergoa, Lanbide Hastapenerako Ikastegia (LHI).

Antolamendua

  • Lekua: suhiltzaileen etxeko ikasgela eta maniobra gunea.
  • Egutegia: urte osoa.
  • Ordutegia: goizez.
  • Iraupena: 2 ordu bete.
  • Materialak: ikus-entzuneskoa
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 15
  • Garraioa: eskatzaileen kontura.
  • Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: posta elektronikoz eta telefonoz
  • Ordaintzekoa: doan

Eskabidea

  • Harremanetarako: PSISZ Formazioa
  • Telefonoa: 945 161616 luz. 6818.
  • Faxa: 945 161412
  • Posta elektronikoa: formacion.speis@vitoria-gasteiz.org

Antolatzailea

Gasteizko Udaleko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak / Herritarren Segurtasunaren Saila

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.