"Aniztasuna gara", jarduerak Alde Zaharrean, Koroatzean eta Landazurin

'Aniztasuna gara' izeneko programazioak jardueraz betetako udazkena ekarriko du Alde Zaharrera, Landazurira eta Koroatzearen auzora.

Helburua da sentsibilizazioa lantzea eta aniztasunari balioa ematea arlo guztietan: kulturala, sexuala, funtzionala, hizkuntzarena, etab.

Programazioa urriaren 22an hasi eta abenduaren 18an amaituko da. Ia bi hilabete horietan askotariko ekintzak eskainiko dira: ipuin-kontaketak, tailerrak, zinema ziklo bat, kirol inklusiboko saioak, AFRO 2021 kulturarteko astea eta bestelako esperientzia berriak , hala nola Escape room saio bat edo 'giza liburuak' izenekoa.

Gizarte-eragileekin batera

Egitaraua Aldabe eta Landatxoko gizarte-etxeek eta Landazuri kiroldegiak antolatu dute, gizarte-eragileen zerrenda luze batekin batera: Afro, AMPA Landazuri, Apdema, Arabako Gorrak, Asovelana, Fundación Zuzenak, Goian eta Kalez Kale. Halaber, parte hartu dute Udaleko beste zerbitzu batzuek ere: Bizan Sarea eta Bizikidetza eta Aniztasuna.

Jarduerak

Gainera...

  • "Aniztasuna gara - Somos diversidad" erakusketa, Aldabe gizarte-etxean, abenduaren 1etik 18ra.
  • AFRO 2021 Kulturarteko astea. Abenduaren 13tik 19ra Aldabe gizarte-etxean.
  • "Sukaldean Solasean" sukaldaritza-tailerra. Abenduaren 11n (larunbata), Landatxon. Izen-ematea: 688 94 93 33 (Goian elkartea).
  • "Emakumeak solasean: para nosotras; ven y diviértete hablando!" topaketak, urritik maiatzera bitarteko ostegunetan, 15:15etik 16:30era Landatxon. Izen-ematea: 688 94 93 33 (Goian elkartea).

"Aniztasuna gara" informazio-liburuxka Imagen archivo pdf

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.