Antzerkia familian
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea

Arte eta ikus-entzunezko hezkuntza

Azalpena

Programazio honek formatu eta lengoaia eszeniko anitzak ditu (clowna, zirkua, antzerkia, musika, etab.) eta 3 eta 4 urtetik gorako haurrei eskaintzen zaie. Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren baitan, abangoardiako eta nazioarteko konpainien proposamenak eskaintzen ditu.

Familientzako 12 proposamen dira, batez beste, Principal Antzokian igandetan. Helburua arte eszenikoetarako etorkizuneko audientziak garatzea da.

Balioak

Bizi-kalitatea eta Sormena.

Helburuak

Haurrak eta familia osoa antzezte-arteen bidez (antzerkia eta dantza) arte adierazpenera hurbiltzen laguntzea, euskarari berebiziko arreta eginez.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza eta Gurasoak (4 eta 12 urte bitarteko haurrak eta beren familiak, adin-tarteak berezitu eta bakoitzari saio espezializatuak eskainiz).

Antolamendua

  • Lekua: Principal Antzokia.
  • Egutegia: igandeak, Nazioarteko Antzerki jaialdia, eta neguko eta udaberriko denboraldietan
  • Ordutegia: 18:00.
  • Iraupena: ordubete.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: osasun-baldintzen arabaera.
  • Hizkuntza: Euskara eta Gaztelania.

Parte hartzeko betebeharrak

  • Izena ematea: sarrerak erosita.
  • Ordaintzekoa: 6,00 €.
  • Oharrak: abonamendurik bada.

Eskabidea

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.