Programa: Negozio-aukerak gizarte-ekintzailetzan

Noiz
Hasiera eguna: 2020/10/05, hasiera ordua: 09:00, amaiera eguna: 2020/12/11, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

banner

Gizartean edo kulturan inpaktua duen ideia edo proiekturen bat duzu? Negozio-aukera bihurtu nahi zenuke, gizarte-ekintzailetzatik abiatuta?

Xedea

Gizarte-ekintzailetzatik abiatuta, negozio-aukerak abian jar daitezen sustatzea, gizartea eta planeta hobetzeko xedea duten produktu eta/edo zerbitzuekin, prestakuntza emanez zeharkako konpetentzietan, negozio-aukerak identifikatuz eta garatuz, misioa, ikuspegia eta balioak, negozio-ereduen aplikazioa, finantzaketa eta abar, bai eta horiek abian jartzeko aholkularitza ere.

Edukiak

Programa 135 ordukoa da guztira, eta 2020ko urriaren eta abenduaren artean gauzatuko da, honako fase hauetan banatuta:

Prestakuntza teoriko-praktikoaren fasea.

Noiz: urriaren 5etik azaroaren 3ra, 09:00etatik 14:00etara (40 ordu).

  • I. modulua: Gizarte- edota kultura-erakunde baten nortasuna eta esparru estrategikoa.
  • II. modulua: Marketina, eskaintza eta negozio-eredua.
  • III. modulua: Gizarte- eta kultura-finantzazioa eta finantzazio-aukerak.
  • IV. modulua: Komunikazioa (off line eta on line).

Oharra: moduluen artean, parte-hartzaileek banakako lan bat egingo dute, eta, bertan, norberaren negozio-planean irudikatuko dute modulu bakoitzean ikusitakoa. Prestakuntza amaitutakoan, negozio-plana entregatu beharko da, berrikus eta hauta dadin, proiektua abiatu ahal izateko aholkularitza- eta laguntza-faseari ekiteko ondoren.

Proiektuak abiatzeko prozesuan, aholkularitza- eta laguntza-fase pertsonalizatua

Noiz: azaroaren 9tik abenduaren 11ra.

Betekizunak

Adin nagusikoa izatea, gizarte- edota kultura-eremuko negozio-ideia berritzaile bat edukitzea eta ekiteko motibazioa izatea.

Izen-ematea

  • Izena emateko formularioa.
  • Izena emateko epea: irailaren 16tik 30era.
  • Elkarrizketak: irailaren 30etik urriaren 2ra.
  • Programan onartutakoen zerrenda: urriaren 2an.
  • Matrikula doan.

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: