Askotariko programazio baten bidez ospatuko da Florida parkearen 200. urteurrena

2020ko uztailaren 10ean

Zabalkunde jarduerak, historiari keinuak eta Gabonetako izotz pistaren itzulera barne hartuko ditu.

Udalak liburuxka turistiko bat landuko du, liburu bat eguneratuko du eta haurrentzako koadernotxo bat argitaratuko du, Arabako hiriburuko birika berde horren garrantzi historikoa eta ondare-balioa ezagutarazteko

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak parkeko haitzuloaren konponketa kontratatuko du, 185.000 euro inguruko inbertsioarekin.

Udalak oroitzapen-xaflak jarriko ditu, duela bi mende jarritakoen diseinu berarekin.

Florida parkea, 200 urteko historia dosierra

Florida parkeak, Gasteizko birika berde nagusietako batek, 200 urte beteko ditu. Eta Udalak askotariko egitaraua prestatu du gune horren bi mendeak ospatzeko, historia, ondare eta gizarte balio handia baitu hiriarentzat. Florida parkea Arabako hiriburuko harribitxietako bat da. Bi mendetan mota guztietako bilerak eta ospakizunen agertokia izan da: jaialdiak, dantzaldiak, musika-ikuskizunak, belopizedoen lasterketak, tonbolak, udaberriaren hasieran egiten zen zuhaitzaren festa, eta erritu eta ohiturak, ‘maitasunaren zuhaitzarena’, kasu. “Parkea Gasteizen bihotz-bihotzean kokatzen da, eta gasteiztar guztion bihotzetan ere dago”, esan du Gorka Urtaran alkateak.

Horren haritik, eta Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrenarekin bat eginez, “diseinatu dugun programazioak zabalkunde-jarduerak, inguru berde horri buruzko liburuxken sorkuntza edo argitalpenen berrargitalpena eta historiari keinuak barne hartuko ditu, baita Eguberrietan izotz-pista Floridako parkera itzultzea ere” Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gaur goizean azaldu duenez. Udaleko zenbait sailek jende ororentzako jarduerak eskaintzearren azken hilabeteetan egindako ahaleginaren emaitza da egitaraua: Alkatetza; Mugikortasuna eta Espazio Publikoa; Ingurugiro Gaietarako Ikastegia; Ekonomia Sustapena; Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeak, Gizarte Politikak, eta Kultura. Ensanche XIX. Elkarteak ere bere ikuspuntua eta bere proposamenak egin ditu parkea goraipatzeko.

Hona hemen #LaFlorida200(Beste leiho batean irekiko da) programazioaren proposamen nagusiak:

“Florida parkea, 200 urteko historia” liburuaren berrargitalpena. Dagoeneko agortuta dago, eta berriro banatuko da udazkenetik. Zuzendu eta berridatzi egin da.

Florida parkearen garrantzi historikoa eta ondare-balioa ezagutarazteko liburuxka turistiko bat eta plano bat egitea. Dagoeneko eskuragarri dago Turismo Bulegoan.

Turismo Bulegoak antolatutako bisita gidatuak, zeinak aste honetan iragarri baitira.

Florida parkea ezagutzeko modu dibertigarria’ haurrentzako liburuxka argitaratzea, datorren ikasturtean ikastetxeetan banatzeko.

Bisitak Herritartasunerako Eskola Irekiaren programazioaren barruan, IGIrekin batera, uztailaren 13an, 14an eta 15ean.

Florida parkearen historiari buruzko hitzaldia Herritartasunerako Eskola Irekiaren barruan.

Gabonetako argiztapena: ahalegin handia egin nahi da Gabonetan parkeari giro erakargarria emateko, zuhaitzak argiztatuz gunearen edertasuna azpimarratzearren.

Izotz-pista.  Bigarren mendeurrena dela eta aurtengo Gabonetan izotz-pista Floridako parkean jartzea da helburua, inguruko zuhaitzen eta naturaren babesa bermatuz. Laster aterako da kontratazio-agiria, enpresek eskaintzak egiteko aukera izan dezaten.

Parkeko haitzuloa. Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Sailak 185.000 euro inguru inbertituko ditu haitzuloaren egitura konpontzeko, hondatuta baitago.

Zuhaitzen seinaleztapena hobetzea: zuhaitz espezieen berri ematen duten granitozko seinaleak birmargotu dira.

Oroitzapenezko xaflak jartzea eta ‘maitasunaren zuhaitza’ berreskuratzea:  duela 200 urte jarritako xaflen berdinak jarriko dira.

Egun horretan bertan ‘maitasunaren zuhaitza’ landatuko da. Ale berriak 1930ean desagertu zen ‘maitasunaren zuhaitza’ ordezkatuko du. Zuhaitz horrek ospea lortu zuen, usadioak zioenez bikotea lortzen laguntzen baitzuen. Horretarako,  nahikoa zen enborrari zazpi bira ematea. Maitasunaren zuhaitz berria ‘cercys siliquastrum’ bat izango da. Zuhaitz handia da, hosto arrosak dituena.

Bisita gidatuak Legebiltzarrera eta hitzaldiak.

Kontzertuak. Udal Musika bandak 7 kontzertu emango ditu Uraren Ezkutuko Lorategian, uztailaren 10etik 24ra eta irailaren 4tik 25era..

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: