Hizkuntza Kluba
Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2022-2023 ikasturtea
Izena emateko epea: 2022ko irailaren 13tik aurrera (08:30etik).
Azalpena
Hizkuntza Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta hobetzeko topagunea eskaintzen du, baita jatorrizko herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko ere.
Ez da gramatika, ariketak... egiteko hizkuntza ikastaro bat. Landuko dena hitz-jariotasuna izango da.
Horretarako, saio guztiak UPV/EHUko Letren Fakultateko ikasle gazteek kudeatuko dituzte. Monitoreek gai askotariko jarduerak antolatuko dituzte taldean elkarrizketa ezberdinak sortarazteko, eta hori guztia, giro ludiko eta parte hartzaile batean.
Balioak
Bizi-kalitatea, prestakuntza eta parte-hartzea.
Helburuak
- Gazteen prestakuntza eta enplegurako gaitasuna hobetzea hizkuntza-trebetasunak hobetuz.
- Kultura-harremanak bultzatzea eta hizkuntzak partekatzeko aukerak ematea gazteentzako topaguneak sortuz.
Hartzaileak
DBHO, HHI eta Herritarrak (16-35 urteko gazteak).
Antolamendua
Modalitatea: taldeak Gazte Informaziorako Udal Bulegoan bilduko dira.
Egutegia: 2022ko urritik 2023ko martxora.
Ordutegia: Hizkuntza Klubaren webgunea ikusi (www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba)
Iraupena: astean behin, ordu eta erdiko saioak.
Materialak: ez.
Parte-hartzaile kopurua, gehienez: 12.
Garraioa: ez.
Hizkuntza: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Parte hartzerko betebeharrak
Dagokion hizkuntzaren maila ertaina-altua duten 16-35 urte bitarteko gazteentzat.
Izen-ematea:
- Online
- Gazte Informaziorako Udal Bulegoan
- Gizarte etxeetako eta kiroldegietako informazio zerbitzuetan
- Herritarrei laguntzeko bulegoetan
- 010 telefonoan
Ordaintzekoa:
- Kuota normala: 3 €/ hiruhileko
- Abonatuak: 1,80 €/ hiruhileko
- Langabeak: % 15eko deskontua
Eskabidea
Antolatzailea: Gazteria Zerbitzua / Gazte Informaziorako Udal Bulegoa (OMIJ)
Helbidea: Espainia plaza, 1 - behea. Vitoria-Gasteiz
Harremanetarako: Esti Sanz.
Telefonoa: 945 161330
Web-orria:www.vitoria-gasteiz.org/hizkuntzakluba
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Ondokoa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Helduen Hezkuntza Iraunkorra
- Udal Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Herritarrak
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Gaitasun pertsonaletarako hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.