Hitzordua...
Udaleko hezkuntza jarduerak - 2022-2023 ikasturtea
Izen-emate epea: 2022ko irailaren 9tik 2023ko maiatzaren 31ra arte
Azalpena
Jarduera honi esker gertutik ezagutu ahal izango dituzu udal sailen zereginak. Aukeratu ezazu gaia eta udal teknikari batekin harremanetan jarriko zaitugu. Aukeratzeko gai ugari dago, hala eta guztiz ere zure interesekoa denik aurkitzen ez baduzu, jakinarazi iezaguzu.
Gaiak:
- Eraztun Berdea eta hiri-parkeak
- Herritarrentzako laguntza eta gardentasuna
- Bizikidetza eta aniztasuna
- Garapenerako lankidetza
- Kultura
- Kirola
- Hezkuntza
- Enplegua eta prestakuntza
- Enpresak, ekintzailetza eta merkataritza
- Nekazaritzako elikagaien estrategia
- Euskara
- Berdintasuna
- Zergak, tasak eta ordenantza fiskalak
- Haurtzaroa eta familia
- Gazteria
- Hiri-ingurumena
- Mugikortasuna eta espazio publikoa
- Herritarren partaidetza
- Adinekoak
- Udaltzaingoa
- Protokoloa eta komunikazioa
- Osasuna eta kontsumoa
- Sindikoa (herritarren defendatzailea)
- Hirigintza
Balioak
Parte-hartzea, prestakuntza eta nortasuna.
Helburuak
- Gasteizko udaleko eskumenak ezagutu.
- Komunitatearen parte izatearen ideia sustatu.
Hartzaileak
LH, DBH, DBHO eta HH
Antolamendua
- Lekua: eskaera egiten duen ikastetxean bertan edo udal bulegoetan.
- Hasiera-ordua: irekia
- Iraupena: ordubete.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: gelako kideak
- Hizkuntza: gaztelania, euskara
- Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.
Informazioa
- Antolatzaile: Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua. HEI Herritartasunerako Eskola Irekia. Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila.
- Vital Fundazioaren laguntzarekin
- Telefonoa: 945 161 687 (Harremanetarako pertsona: Marian)
- Posta elektronikoa: heieskola@vitoria-gasteiz.org
Lotutako informazioa
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - Hiria ezagutzea
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2021-2022 Ikasturtea - Lehen Hezkuntza
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.