Lehiaketa 'Kontu egin zure eskubideei'

"Egin kontu egin zure eskubideei" lelopean, haur eta nerabeentzako lehiaketa antolatu du Gasteizko Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak. Izan ere, azaroaren 20an Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna izan da, bai eta Haurren Eskubideen Hitzarmenaren urteurrena ere.

Deialdiak honako helburua du: umeek eta nerabeek beren eskubideei buruzko ideiak azal ditzaten. Modu honetan, balioa eman nahi zaio haurrek eta nerabeek beren eskubideei buruz duten begirada, hainbat arlorekin lotuta: familia, auzoa, eskola edota hiria.

Oinarriak

Eskuragarri daude oinarriak osorik eta kartela . Jarraian jasota daude lehiaketaren alderdi nagusiak:

Lanen gaia

Haurren Eskubideen Hitzarmenean jasotako edozein eskubide landu beharko dute lanek.

Kategoriak
  • 6 eta 9 urte bitarteko haurrak.
  • 10 eta 12 urte bitarteko haurrak.
  • 13 eta 16 urte bitarteko nerabeak.

Azaroaren 20an duten adina hartuko da kontuan.

Formatuak

Parte-hartzaile bakoitzak nahi duen formatua aukeratuko du, hauen artean:

  • Marrazkia.
  • Komikia.
  • Argazkia.
  • Bideoa.
  • Musika.
  • Mikroipuina.
Sariak

Adin kategoria eta formatu bakoitzeko sari bat emango da.

  • 60 euroko txartela izango da saria. Liburuak eta eskolako materialak erosi ahal izango dira hiriko zenbait dendetan.

Sariak ostailean banatuko dira.

Epea

Urtarrilaren 8ko 14:00ak arte.

Aurkezpena

Ikusi oinarriak xehetasunak ezagutzeko.

  • E-mailez: aktibatu@vitoria-gasteiz.org
  • Posta arruntaz: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzura. (Jose Erbina kalea, z/g).
  • Aurrez aurre: Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuan (tren geltokitik gertu).
Kontaktua

945 16 13 79

infanciayfamilia@vitoria-gasteiz.org

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena

Azaroaren 20a egun garrantzitsua da: Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna da, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena (1989).

Hitzarmenari esker, eta lehenengo aldiz, umea eskubideen subjektua dela aitortzen da nazioarteko lege batean, hau da gizarteari ekarpenak egin diezazkiokeen eta bere eskubideak aldeztu ditzakeen pertsona bat, ez bakarrik babestu beharreko objektu bat.

Helburu horrekin bat, Gasteizen AKTIBA(TU) programa dago abian, eta honako helburua du: Gasteizko udalerriko haurrek eta nerabeek beren eskubideak eta horiek dakartzaten erantzukizunak ezagutzea eta, aldi berean, foro eta organo ezberdinetan parte hartzen ikastea, haien ahotsa entzunarazi dezaten.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: