Memoria Historikoa

memoriaguneak

Azken urteotan, Udala memoria historikoa ondare kolektibo gisa ezagutu eta gordetzearen aldeko konpromiso garbia erakusten ari da. Konpromiso horrek garamatza memoria historikoa berreskuratu eta gordetzeko politika aurrera eramatera eta Gerra Zibilean zein diktadura frankistan bidegabekeriak eta irainak jasan zituzten pertsonei aitorpena adierazteko eta haien izen ona berreskuratzeko behar diren erakunde-ekimenak abian jartzera.

Ekimen horien oinarri dira Giza Eskubideen gaineko nazioarteko legedia; eta egiaren, justiziaren, erreparazioaren eta berriz ez gertatzeko bermearen printzipioak.

2017ko urtarrilean, Memoria Historikoari buruzko mozioa onetsi zuen Gasteizko Udalak, eta haren bitartez hirian dauden sinbolo frankistetan esku hartzea erabaki zen, abenduaren 26ko Memoria Historikoaren Legearen 15. artikuluak gomendatzen duen bidetik. Ondoren, 2018ko urtarrilaren 12an Memoria historikoarekin lotuta egin beharrekoei buruzko Alkate-dekretua onartzen da.

"Vitoria-Gasteiz: Memoria duen hiria"

Lan hau guztiaren fruitu da "Vitoria-Gasteiz, Memoria duen hiria" liburua. Orrialde hauetan Udalaren Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak demokrazia babesteko bizitza eman zuten frankismoaren biktima guztien oroimena berreskuratu eta duintasuna goratzeko egindako egintzen berri biltzen da.

Memoria Historikoaren inguruko ekimenak

Ikerketa eta kontsentsu lan sakona gauzatu eta gero, haek dira gauzatzen ari diren ekintzak:

1. Frankismoaren biktimen aitorpena

- Memoriaguneak:  frankismoaren biktima orori aitorpena adierazteko lekuak.

- Gasteiztar errepresaliatu eta hildako oro aitortzeko eguna sortzea. Martxoaren 31 izango da egun hori, data horretan fusilatu baitzuten Teodoro González de Zárate jauna, Gasteizko alkatea izan zena, beste 15 pertsonarekin batera.

- Teodoro González de Zárate jaunaren eta gainerako biktimen omenezko eskultura bat egitea. Biktimen oroimenezko zentroaren aurreko plazatxoan jarri da 2018ko martxoaren 31n.

- "Red Álava"-n kolaboratu zuten pertsonen omenez xafla bat jartzea 2018ko maiatzaren 5ean Senda ibilbidean.

- Heinkel hegazkinaren istripuan hildako bi zibilak oroitzeko xafla (Antonio Peral Maza eta Vicente López de Lacalel Erauskin jaunak) jartzea Plaza Berrian 2018ko irailaren 28an.

2. Sinbolo frankistak
  • Andre Maria Sortzez Garbiaren katedralean xafla bat jartzea, barruan dagoen armarri frankistaren esanahia azaltzeko, une historikoa eta sinbologia hori mantentzearen zergatia testuinguruan jartzeko.
  • Olagibel kaleko Gobernu Ordezkariordetzan xafla bat jartzea, horrelako eraikin publikoetan ageri den armarri frankista testuinguruan jartzeko.
  • Olarizu mendiko gurutzea seinaliztatzeko xafla bat jartzea, Gasteizko udalerriko leku esanguratsuenetako bat baita, monumentua seinaleztatu eta testuinguruan jartzeko, duen benetako esanahi historikoa ezagutu dadin, eta diktadurak ondoren egindako erabilera politikoa. 2018ko irailaren 5ean jarri zen.
  • Udalerriko hainbat etxebizitzatan dauden xafla frankistak kentzea, horretarako egindako errolda kontuan hartuz, aldez aurretik jabeen erkidegoei jakinarazita eta udal aurrekontuaren kontura.
3. Ohorezko karguak kentzea
  • Hiriaren Zilarrezko domina Faustino Ortiz de Zárate Beitia jaunari kentzea, diktadura goraipatzeko emate argia baita.
  • Luis Orgaz jaunari hiriaren seme kutunaren izendapena kentzea, altxamendu militarrean parte hartu eta diktadura frankistan aktiboki parte hartu baitzuen.
  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Jasotako iruzkinak

Página web: Memoria Histórica

  • Falta de Información sobre victimas alavesas que lucharon por la Libertad.

    desde la Asociación Amical de Mauthausen y otros campos y de todas las victimas del nacismo del España,.Queremos recordar que existen al menos a 10 Alaveses deportados a los campos de concentración Nazis, de los cuales cuatro son naturales de Vitoria.

    Este año 2020 se cumple el 75 aniversario de la liberación de los campos y creemos necesario homenajear de alguna manera a estos Antifascistas que lucharon en la segunda guerra mundial contra el totalitarismo Nazi y han sufrido el olvido durante tantos años.

    Por lo que desde la Amical queremos recordar la memoria de estas victimas y sus familiares olvidadas desde hace mas 75 años.

    Juan Francisco Murillo Diaz Alegre 2020/05/01 20:37:32 Erantzuna eman zaio

  • Desde el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz agradecemos su participación en este espacio y tomamos nota de sus aportaciones. Analizaremos la información y las propuestas que nos trasladan y procuraremos darles una respuesta en breve.

    Udalaren logotipoa Udala 2020/05/04 09:24:29