Jarduerak Kontrolatzeko Atala

Telefonoa: 945 16 16 16

Helbidea: Teodoro Dublang margolariaren kalea 25, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Pertsonen segurtasunean eta osasunean ingurumen-eragina sertzen duten jarduerei eta instalazioei aplikatu beharreko ingurumen-araudia betetzen den ikuskatzea eta kontrolatzea, eta agintaritza-agente gisa jardutea.
  • Jarduteko gaikuntza-titulurik ez duten edo baimendu gabeko egoeretan funtzionatzen duten jarduerak detektatzea eta ikertzea. Zehapen-espedientea izapidetzean, dagozkion txosten teknikoak eta errekerimendu-txostenak egitea.
  • Jarduerak eta instalazioak aplikatu beharreko araudira egokitzen diren egiaztatzea. Ingurumen-txosten teknikoak egitea ezarpenari, obrak gauzatzeari eta eteteari buruzko zenbait administrazio-prozedura izapidetzean.
  • Udal saneamendu-sarera egindako isurketak ikuskatzeko lanetan atalari laguntzeko kontratatutako enpresak egindako lana gainbegiratzea eta koordinatzea.
  • Jardueren kontrolarekin lotutako udal-ordenantzak eta hirigintza-planak idazten eta eguneratzen parte hartzea, baita aplikatu beharreko ingurumen-araudia interpretatzeko irizpideak ezartzea ere.
  • Jardueren eta instalazioen ezarpenarekin eta funtzionamenduarekin lotutako kontsultei erantzutea, eta herritarrek jarduerei eta instalazioei lotutako alderdiei/inpaktuei buruz egindako salaketei erantzutea.
  • Funtzionatzen ari diren jarduera eta instalazioei dagozkien neurketa akustikoak eta isurketen kontrolak egitea, eta horri lotutako aholkularitza teknikoa eskaintzea eta horrekin lotutako neurri prebentiboak eta zuzentzaileak proposatzea.
  • Jarduerak ezartzeko prozesuan aurkeztutako dokumentazio teknikoa ebaluatu eta informatzea, baita neurri zuzentzaileak ezartzea ere, ingurumenean, segurtasunean eta eragindako pertsonen osasunean ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailen, zerbitzuen eta atalen arabera kontsulta dezakezu administrazioantolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.