Hondakinen Kudeaketaren Atala

Telefonoa: 945 16 16 16

Helbide elektronikoa: garbigunes@vitoria-gasteiz.org

Helbidea: Teodoro Dublang margolariaren kalea 25, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Funtzioak

  • Gardelegiko zabortegiaren baimenak betetzen direla bermatzea.
  • Kontzientziazio- eta dibulgazio-kanpainak egitea garbiketaren eta hondakinen kudeaketaren arloan.
  • Zenbait hondakin gaika biltzeko, ekoizlearen erantzukizun hedatuko sistema kolektiboekin (SCRAP) sinatutako hitzarmenen jarraipena egitea (ECOEMBES, ECOVIDRIO, Ambilamp, Ecopilas...).
  • Garbiketari eta Hondakinen Bilketari buruzko Udal Ordenantza betetzen den ikuskatzeko lanak koordinatzea.
  • Hondakinak tratatu eta ezabatzeko udal-azpiegiturak (Jundizko tratamendu mekaniko-biologikoko instalazioa, EEHak tratatzeko instalazioa edo Gardelegiko zabortegia) ustiatzen dituzten kontraten jarraipena eta ikuskapena egitea.
  • Udal kontraten jarraipena eta ikuskapena egitea: garbiketa, hondakinen ohiko bilketa, hondakinen bilketa pneumatikorako sistema, garbiguneak eta Reutilizagunea.
  • Hondakinen kudeaketarekin lotutako beste kontratu txiki batzuen jarraipena eta ikuskapena egitea (arropa-bilketa, olio erabilia, etxeko hondakin bereziak, animalia hilak...).

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailen, zerbitzuen eta atalen arabera kontsulta dezakezu administrazioantolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.