Gizarte Etxeen Zerbitzua

Zerbitzuburua: Ruth Oliva.

Telefonoa: 945 16 16 16

Web-orria: www.vitoria-gasteiz.org/centroscivicos

Helbidea: Frai Zacarías Martínez kalea 3, 1. solairua.

Funtzioak

  • Elkartzeko, informatzeko, arreta jasotzeko eta aisialdia betetzeko leku irekiak eskaintzea herritarrei, ohitura osasuntsuak sortu eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
  • Gizarte-etxeen funtzionamenduarekin lotutako izapideak gainbegiratzea (sarreren salmentak, inskripzioak, zozketak, kanpainak...).
  • Sailei lanerako, kudeaketarako eta ebaluaziorako tresna komunak ematea gizarte-etxeei dagokienez.
  • Instalazioen eta haien ekipamenduen egoera egokia izan dadin zaintzea, jarduerak ahalik eta erarik onenean egin ahal izateko.
  • Gizarte-etxeetan, sailen jarduerak koordinatzea.
  • Zerbitzuari atxikitako zentroen erabilerari buruzko datuak aztertzea.
  • Gizarte-etxeetako aisialdiko eta denbora libreko kontratuak kudeatzea (elkartze-aretoak, ludotekak, ludoklubak eta kafetegiak).
  • Kaleidos.Red fundazioaren organo teknikoetan eta lan-organoetan parte hartzea.
  • Gabonetako Haur Parkea kudeatzea.
  • EJIErekiko hitzarmenaren jarraipenaz arduratzea, gizarte-etxeetako KZguneak erabiltzeko.
  • Bere kargura dituen atalen eskumenak bere gain hartzea.

Atalak

Gizarte Etxeen Zerbitzuak honako atal hauek hartzen ditu barnean:

Memoriak

Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Saila orrian eskuragarri.

Udal-antolakuntza

Antolaketa sailka, zerbitzuka eta atalka kontsulta dezakezu Administrazio-antolakuntzari buruzko orrian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.