Zonetako Kultur Jardueren Atala

Arduradun teknikoa:
Ana Sáenz Fernández
Telefonoa:
945 16 13 48

Zereginak

Zonetako Kultur Jardueren Atalak zerbitzu, programa eta jarduera kulturalak eskaintzen ditu gizarte-etxeetan, hurbiltasunaren ideiatik abiatuta, kultura-politikako balio eta praktika gisa eta genero-ikuspegitik. Horretarako, jarduera-ildo osagarri batzuetara jotzen du:

  • Eremu, auzo eta gizarte-etxeetan ekintza kultural deszentralizatuak garatzen ditu.
  • Gizarte-etxeetan egiten den lan koordinatu eta multidiziplinarrean parte hartzen du, hiria osatzen duten zortzi eremuetako lantaldeetan integratutako teknikari kulturalekin.
  • Udal Liburutegien Sarearen zerbitzua eta bertan ezartzen diren programak kudeatu eta bultzatzen ditu.

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.