Denon ura
Denon ura, hori da AMVISAk zabaldu nahi duen mezu korporatiboa, hiriko urari eta bertako jarduerari oro har lotuta; dagoeneko hainbat komunikazio elementutan eta egitasmotan sartzen hasi da, baita fakturan eta enpresaren ibilgailuetan ere.
Mezuarekin nabarmendu nahi da ura Vitoria-Gasteizko herritar guztien ondarea dela eta, horregatik, erantzukizuna partekatzen dugula kudeaketari eta kontsumoari dagokionez. Aldi berean, iturriko uraren kalitatea aitortzeko mezu bat ere zabaldu nahi da, baita egunero disfrutatzen ditugun hornikuntza eta saneamendu zerbitzuen balioa agerian jartzeko ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.