Ez diezazutela etxean ez kalean iruzur egin eta lapurtu
- Udaleko hezkuntza jarduerak - 2021-2022 ikasturtea
Azalpena
Kalean eta etxeko lapurretak saihesteko teknikak ezagutu nahi dituzten adinekoei zuzendutako programa.
Balioak
Erantzukizuna eta gizalegezko jokamoldea.
Helburuak
- Kaleko eta etxeetako lapurretak eragoztea.
- Behar diren prebentzio neurriak hartzea iruzurrrak eta lapurretak saihesteko.
- Adinekoak sentsibilizatzea, horrelako egoerak antzemanez gero polizia zerbitzuei lagun diezaieten.
Hartzaileak
- Gasteizko adinekoentzako zentro soziokulturaletako adinekoak, Nekazaritza Eremua barne.
- Gasteizko adinekoen beste elkarte sozio-kultural batzuetako kideak (Caritas, Mejora fundazioa eta abar).
- Ahultasun edo ezintasun funtzional eta psikikoak dituzten pertsonak.
Antolamendua
- Lekua: talde eskatzailearen lokala.
- Egutegia: 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitartean.
- Ordutegia: hitzartzeko.
- Iraupena: 2 ordu gehienez.
- Materialak: inprimatua eta ikus-entzunezkoa.
- Parte-hartzaile kopurua, gehienez: mugarik ez.
- Hizkuntza: gaztelania.
Parte hartzeko betebeharrak
- Izena ematea: Udaleko web orrian, faxez, e-postaren bidez edo telefonoz jarri harremanetan.
- Ordaintzekoa: doan.
Informazioa
- Harremanetarako: Pedro Fernandez Cavada.
- Helbidea: Udaltzaingoa
Agirrelanda kalea 8, 01013 Vitoria-Gasteiz - Telefonoa: 945 161474
- Faxa: 945 161581
- E-posta: gestion1.policia@vitoria-gasteiz.org
Antolatzailea
Udaleko Herritarren Segurtasunaren Saila
Laguntzaileak
- Gizarte Gaien eta Adinekoen Saileko Adinekoen Zerbitzua
- Caritas Diocesanas
- Mejora fundazioa
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.