Programa: Negozio-aukerak ekintzailetza eta gizarte-berrikuntza. 2021

Noiz
Hasiera eguna: 2021/10/07, hasiera ordua: 09:00, amaiera eguna: 2021/11/19, amaiera ordua: 14:00
Deskribapena

banner

Gizartean inpaktua duen ideia edo proiekturen bat duzu? Negozio-aukera bihurtu nahi zenuke, gizarte-ekintzailetzatik abiatuta?

Xedea

Negozio-aukerak abian jar daitezen sustatzea, ikuspegi sozial, berritzaile eta jasangarri batetik (besteak beste, sektore hauetan: soziosanitarioa, osasuna, teknologia, turismoa, kultura, ingurumena, agroekologikoa, ondarea...), prestakuntza emanez zeharkako konpetentzietan, negozio-aukerak identifikatuz eta garatuz, misioa, ikuspegia eta balioak, negozio-ereduen aplikazioa, finantzaketa eta abar, bai eta horiek abian jartzeko aholkularitza ere.

Edukiak

Programa 135 ordukoa da guztira, eta 2021eko urriaren eta abenduaren artean gauzatuko da, honako fase hauetan banatuta:

Prestakuntza teoriko-praktikoaren fasea.

Noiz: urriaren 7tik azaroaren 19ra, ostegun eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara (40 ordu).

  • I. modulua: Gizarte-erakunde baten nortasuna eta esparru estrategikoa.
  • II. modulua: Marketina, eskaintza eta negozio-eredua.
  • III. modulua: Gizarte-finantzazioa eta finantzazio-aukerak.
  • IV. modulua: Eragina duten proiektuen komunikazioa (off line eta on line).

Oharra: moduluen artean, parte-hartzaileek banakako lan bat egingo dute, eta, bertan, norberaren negozio-planean irudikatuko dute modulu bakoitzean ikusitakoa. Prestakuntza amaitutakoan, negozio-plana entregatu beharko da, berrikus eta hauta dadin, proiektua abiatu ahal izateko aholkularitza- eta laguntza-faseari ekiteko ondoren.

Proiektuak abiatzeko prozesuan, aholkularitza- eta laguntza-fase pertsonalizatua

Noiz: azaroaren 29tik abenduaren 15era.

Betekizunak

Adin nagusikoa izatea, negozio berritzailearen ideia bat izatea, gizartean eragina izango duena sektore hauetan: soziosanitarioa, osasuna, teknologia, turismoa, kultura, ingurumena, agroekologikoa, ondarea... besteak beste, eta ekiteko motibazioa ere.

Izen-ematea

Izena emateko formularioa

  • Izena emateko epea: urriaren 5era arte.
  • Programaren hasiera: urriaren 7an.
  • Matrikula doan.

Informazio gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.