Belaunaldiaen artekoa: Azken 50 urteak, adinekoen istorioak eta bizipenak.
- Udaleko Hezkuntza Jarduerak - 2022-2023 Ikasturtea

Iria ezagutzea

Enlace Izena ematea online

Azalpena

Hiriko adinekoak 1950etik 1970era izandako aldaketa handien lekuko eta protagonista izan dira. Batzuek Gasteiz hiri txiki eta tradizionala izatetik handitzen ari zen hiri moderno izatera emandako pausua bizi izan zuten. Beste batzuek, berriz, jaioterritik migratu egin behar izan zuten eta gure hirira etorri ziren garai haietan. Beste batzuek Francotik demokraziarako trantsizioa. Bizipen horiek testuliburuetan jasotzen ez direnez, adineko horien testigantzak jasotzen dituen dokumental bat egin da. Bertan, eta heziketaren esparruan, adinekoentzako zentro soziokulturaletako adinekoen talde batek beren bizipenak kontatuko dizkie gazteei, bi saiotan. Bertatik bertara bizi izandako lekukotasunak, Gasteiz gaur egun den bezalakoa izatea eragin duten aldaketa sozial guztiak biltzen dituztenak.

Balioak

Elkartasuna, parte-hartzea eta ekitatea.

Helburuak

  • Belaunaldi ezberdinak (gazteak eta adinekoak) elkartzeko bide ematea.
  • Adinekoen kultur ibilbidea, jakintza eta bizi-esperientziak balioestea.
  • Hiriaren historiaren zati bat ezagutzea, garai haietan protagonista izan zirenen eskutik.
  • Adinekoek zein gazteek elkarrekiko dituzten estereotipoak besteekiko dituzten estereotipoak apurtzea.
  • Gazteak adineko horiek beraien adinekoak zirenean bizi izandakoekin identifika daitezela sustatzea.

Hartzaileak

Lehen Hezkuntza (5. eta 6. mailak), DBH eta DBHO

Antolamendua

  • Lekua: Ikastetxea eta BIZAN Zentroa.
  • Egutegia: 2023ko urtarrilatik maiatzera
  • Ordutegia: astelehen, astearte, asteazken, ostegune eta ostiraletan, ordutegi ezberdinetan.
  • Iraupena: ordu bata, saio bakoitzak 2 saio
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: ikastaldea.
  • Garraioa: ez.
  • Hizkuntza: Gaztelania

Parte hartzeko betebeharrak

  • Ordaintzekoa: ez.
  • Oharrak: eskaera-kopuruak programaren ahalmena gaindituz gero, Udalaren Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak ezarriko ditu lehentasunak zehazteko irizpideak. Irakasleen partaidetza aktiboa eskatzen da, baita zentroak koordinazioan adierazitako beharrak artatzea ere, saioa ahalik eta ondoen gara dadin.
  • Ikastetxeak jarduaera horretan parte artesa zabaltzen duenean, berariaz aipatuko ditu udala antolatzaile gisa eta Vitoria-Gasteiz hiri hezitzailea proiektua.

Informazio gehiago

BIZANgo belaunaldien arteko programak

Lotutako informazioa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.