VI. Itun Berdea Saria ingurumen jarduera egokientzako

Itun berdea

Zer da?

Ingurumen-jardunbide egokientzako sari honen bitartez, ekimenari atxikitako enpresek beren jardueren ingurumen-inpaktua murrizteko eta ingurunearekiko harremanak hobetzeko martxan jarri dituzten jardunbiderik onenen balioa aitortu nahi diogu.

Nork har dezake parte?

Itun Berdearen Komunitateari atxikita egonik (*) 2019-2020 aldian beren prozesu, produktu edo zerbitzuetan ingurumen-inpaktua gutxitzeko neurriren bat ezarri duten enpresek.

(*) Itun Berdearen Komunitateari atxikitzeko prozesuak indarrean jarraitzen du, eta hautagaitzak aurkezteko azken egunera bitartean atxikitzen diren enpresak aurkeztu ahal izango dira sarietara.

Kategoriak eta sarien zenbatekoak

  • Mikroenpresen kategoria (1-9 langile): 2.000 €.
  • Enpresa txikien kategoria (10-49 langile): 2.000 €.
  • Enpresa ertain eta handien kategoria (50 langile edo gehiago): 2.000 €.

Hautagaitzak aurkezteko epea

2020ko irailaren 1etik urriaren 6ra arte.

Sari banaketa

2020ko azaroaren 12an, Europa Biltzar jauregian, Itun Berdearen Komunitateko Enpresen IX. Topaketan.

Argibide gehiago

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: